Euskal animazioak Mexikora egingo du salto

Euskara. Kultura. Mundura.

2019-11-25

Mexiko DF hirian egingo den ANIMASIVO animaziozko zinemagintzaren jaialdian euskal leihoa antolatuko dute aurten. Azaroaren 27tik abenduaren 1era bitarte iraungo duen ospakizunak, besteak beste, Begoña Vicario animazio-egilea eta Fermin Muguruza musikari eta zinemagilea izango ditu bisitan.

Mexiko DF hirian egingo den ANIMASIVO animaziozko zinemagintzaren jaialdian euskal leihoa antolatuko dute aurten. Azaroaren 27tik abenduaren 1era bitarte iraungo duen ospakizunak, besteak beste, Begoña Vicario animazio-egilea eta Fermin Muguruza musikari eta zinemagilea izango ditu bisitan.

ANIMASIVO jaialdiak 12. edizioa izango du aurten. 2008an lehendabiziko aldiz ateak ireki zituenetik, Latinoamerikako animazio-industriaren topaketarik garrantzitsuenetarikoa bilakatu da. Animaziozko lan independenteei hauspoa ematea du helburuetariko bat, batez ere sortzaile gazteenen lana ikusaraziz. Erakusketarako eta zabalkunderako gune izateaz gain, azken urteotan formakuntzarako, ikerketarako, ekoizpenerako eta elkarlanerako gune ere bilakatu da jaialdia.

Aurten, ekimen berezi bezala, euskal leihoa antolatuko da lehen aldiz ANIMASIVOn. Egitarau horretan, alde batetik, Begoña Vicario animazio-egilea izango da gonbidatuetako bat. Vicariok “Animación de arquitecturas” izeneko zinema ikastaroa emango du azaroaren 27tik 29ra bitarte, 11:00etatik 15:00etara Galera zentroan. Horrez gain, nazioarteko animaziozko film laburren lehiaketako epaimahaikide izango da jaialdian.

Begoña Vicarioren presentziaz gain, beste euskal artista batena ere izango da bertan. Fermin Muguruzak bere azken filma, Black is Beltza, eramango du estreinako aldiz Mexikoko hiriburura; eta azaroaren 28an eskainiko dute 20:30ean Cineteca Nacional aretoan. Halaber, kontzertua eskainiko du hilaren 29an 20:30ean Akelarre Vudu Band-ekin batera Multiforo Cultural Alicia zentroan.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu