Euskal dantzaren inguruko SOKA erakusketa, Bordelen ikusgai

Euskara. Kultura. Mundura.

2017-12-01

Aquitaine.eus proiektuaren baitan Akitania eta Euskadiko kulturek bat egiten dute, eta testuinguru horretan euskal dantzaren inguruko SOKA erakusketa ikusgai egongo da Bordeleko Bordeleko Quartier Meriadeck auzoko mediatekan.

EKE-k (Euskal Kultur Erakundeak) ekoizturiko eta, besteak beste, Etxepare Euskal Institutuak babestutako SOKA, euskal dantzaren urratsetan erakusketa ibiltaria abenduaren 2tik urtarrilaren 31ra egongo da ikusgai. Euskal dantza hobeto ezagutzera ematea du helburu erakusketa honek, eta bere edukia lau hizkuntzatan dago ikusgai.400 ilustrazio baino gehiago biltzen ditu (argazki eta irudi bildumak, lekukotasun zatiak, soinu zatiak…). Artxibo horiei gehitu behar zaizkie euskal dantzaren estetikaz edota alderdi sozialaz eginak izan diren bideo sorkuntzak

Esan bezala, erakusketa han Aquitaine.eus programaren baitan kokatzen da, udazken honetan hainbat hartu eman programatu dituena Euskadiko eta Akitaniako kulturen artean. Ikusi programa osoa esteka honetan

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.