"Euskal erupzioa" Gironako Sismògraf dantza jaialdian

2017/02/21

Euskara. Kultura. Mundura.

Sismògraf dantza jaialdia urtero antolatzen da Olot hirian (Girona), eta aurten bederatzigarren edizioa izango du apirilaren 20tik 23ra bitartean. Jaialdiak Euskal Herrian eta bertako dantzan arreta jarriko duen sail berri bat inauguratuko du aurten, Etxepare Euskal Institutuaren babesaz: “La Erupción”.

“La Erupción” Sismògraf jaialdiaren proposamen berria da, eta fokoa dantzagintzaren alderdi zehatz batean jartzean datza: ideia bat, mugimendu bat, koreografo bat, dantzari bat, konpainia bat... edota lurralde bat, testuinguru zehatz bat. 2017ko ediziorako Euskal Erupzioa sortzea erabaki dute, euskal dantzagintzatik datozen elementuei garrantzia emanda, eta euskal lurraldeari eskainitako zikloa programatuta.

Hiru konpainiaren lanak ikusi ahal izango dira: The Endgame (Løkke | Olatz de Andrés), Barbecho (Natxo Montero_danza) eta Lur Away (Compañía Sra. Polaroiska). Brodas Bros eta Kukai Dantzaren Topa ikuskizuna ere egongo da ikusgai, Sismògraf eta Leioako Umore Azokaren arteko koprodukzioa. Ikuskizunez gain, Sala Torín gunea ere euskal egoitza bilakatuko dute, eta “erupzio” honekin zerikusia duten ekintzak antolatu dituzte.

Duela zortzi urte jaiotako jaialdiak sortzaile eta programatzaileen arteko topaleku izan nahi du, eta iaz 15.000 parte hartzaile bildu zituen. 50 ikuskizunetik gora eskainiko ditu aurten, horietariko zazpi estreinaldiak eta beste ekitaldi artistikoekin koprodukzioak.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu