Euskal eta katalan kulturak jolasaren bidez ezagutuko dituzte Mexikon

Euskara. Kultura. Mundura.

2018-03-20

Martxoaren 21ean “Jornada lúdica vasco-catalana” delakoa antolatu dute Mexikoko UNAM unibertsitateanjokoen bidez kultura gutxituetara hurbiltzeko proposamena, alegia. Bi kulturen ezagutza bultzatzeaz gain, unibertsitatean sustraituta dauden euskal irakurletza eta irakurletza katalanaren sustapena ere du helburu jardunaldiak.

Martxoaren 21ean “Jornada lúdica vasco-catalana” delakoa antolatu dute Mexikoko UNAM unibertsitatean, jokoen bidez kultura gutxituetara hurbiltzeko proposamena, alegia. Bi kulturen ezagutza bultzatzeaz gain, unibertsitatean sustraituta dauden euskal irakurletza eta irakurletza katalanaren sustapena ere du helburu jardunaldiak.

Euskal Herria eta Kataluniaren eta euren kulturen berri emango dute arratsalde osoan zehar, jolasen bidez. 7 joko ezberdin antolatu dituzte, parte hartzaileek kultura horietara hurbildu daitezen eta hizkuntza, zinema, literatura, gastronomia, musika eta ohiturak aztertuko dira, besteak beste. Amaieran euskal kultura eta Kataluniako kulturako zenbait produktu oparituko dituzte parte hartzaileen artean.

Sarrera doakoa da parte hartu nahi duen ororentzat. 40 lagunek eman dute aurrez izena jardunaldian: euskal eta katalan ikasketetako ikasleak, diasporako kideak zein unibertsitateko adituak izango dira horien artean. Irakurletza katalanak eta Haizea Elizondo euskal irakurleak elkarlanean antolatu duten ekimena da, eta Etxepare Euskal Institutuaren, Institut Ramon Llull-en eta ENALLT-en babesa jaso du.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu