Euskal Herriko zazpi talde eta artista lehiatuko dira musika independentearen MIN Sariak eskuratzeko
Euskara. Kultura. Mundura.
Martxoaren 14an, asteazkenean, banatuko dira MIN Sariak, Union Fonográfica Independiente (UFI)elkarteak urtero antolatzen dituen musika independentearen sariak. Sari-banaketa Circo Price antzokian egingo da. Hamargarren edizioa den honetan, Euskal Herriko zazpi talde edo artista egongo dira sari horrek dituen 22 kategorietako bat eskuratzeko lehian.
Delorean, Fermin Muguruza & The Suicide of Western Culture, Jabier Muguruza, Rafa Rueda eta Zea Maysizendatu dituzte Euskarazko Album Onenaren Etxepare Saria eskuratzeko. Sari horrek Musika Industriaren Elkartearen laguntza ere badu.
Horretaz gain, Fermin Muguruza & The Suicide of Western Culture eta Delorean taldeak Elektronikako Grabazio Onenaren Saria eskuratzeko hautagaiak ere badira. Euskal Barrokensemble taldeari dagokionez, Musika Klasikoko Album Onenaren Saria eskuratzeko hautagaia izango da.
Azkenik, Belako da izendapen gehien eskuratu dituen euskal taldea. Izan ere, Mungiako taldea lau kategorietan izendatu dute: Artista Onenaren Flooxer Sarian, Urteko Abestiarentzako SGAE Fundazioaren Sarian, Bideoklip Onenaren Sol Musika Sarian eta Aurrez aurreko onenaren Ticketea Sarian.