Euskal ikus-entzunezko sektorea MIPCOM merkatuan izango da euskal enpresen katalogo zabalarekin
Euskara. Kultura. Mundura.
EIKENek, Etxepare Institutuarekin batera, ia 10 urte daramatza Cannesen ospatzen den Edukien Nazioarteko Merkatura joaten Basque Audiovisual markapean.
EIKENek, Etxepare Institutuarekin batera, ia 10 urte daramatza Cannesen ospatzen den Edukien Nazioarteko Merkatura joaten Basque Audiovisual markapean.
Hurrengo astelehenetik, urriaren 16tik eta 19ra arte EIKEN - Basque Audiovisual and Digital Content Klusterra Cannesen egongo da berriro, Etxepare Euskal Institutuarekin batera. Entretenimenduzko Eduki Merkatu garrantzitsuenetakotzat hartzen den honetan urtero elkartzen diren entretenimendu digitaleko sektorearen nazioarteko eragile garrantzitsuenekin egongo da. MIPCOM azoka kontinente guztietako ekoizle, banatzaile eta erosleekin kontaktuan egoteko aukera bikaina da, eduki eta formatuen nazioartekotzea ahalbidetuz.
Aurten, Bainet, Baleuko, Basque Stream, Dibulitoon, EiTB, Euskaltel, Expressive Media Project, Pausoka Entertainment, Prime Time Media eta Sugar Factory izango dira, Basque Audiovisual markaren azpian, stand-ean presentzia izango duten enpresak eta haien produktuak aurkeztuko dituztenak. Haiekin batera EIKEN Klusterra eta Etxepare Institutua egongo dira, nazioarteko kontaktuen sarea indartuko duen agenda baten bidez merkataritza-lan bizia zabalduko dutenak, zeinaren helburua euskal enpresentzako negozio aukerak sortzea izango dena.
EIKEN eta Etxeparek produktu, dokumental, film, formatu, produktu multimediatiko eta halakoen katalogo zabala daramate Frantziara. Merkatu honetan parte hartzeak euskal produktuak saldu, ekoiztu eta ezagutzera eman eta nazioartekotzeaz gain, euskal ordezkariek beste herrialdeetako sortzaile, ekoizle, banatzaile eta ikus-entzunezko eta eduki digitalek duten balio kate osoan parte hartzen duten profesionalekin bat egitea ahalbidetzen du. EIKEN eta Etxepare Institutuaren helburuen artean gure lurraldearen sustapena dago, Euskal Herria nazioarteko ekoizpen gune bezala aurkeztuz eta EIKEN-Basque Audiovisual and Digital Content klusterra etorkizunean egin ahal diren filmaketen lotura moduan aurkeztuz.
MIPCOM azokaren aurreko asteburuan, MIPJUNIOR ospatuko da, umee eta gazteentzako edukietan oinarriturik dagoen merkatua hain zuzen. Merkatu honetan mundu osotik etortzen diren arlo honetako ekoizle, erosle eta banatzaileak batzen dira.
Euskal Herria - Argentina. Canneseko merkatuak aukera paregabea dira erlazioak finkatzeko eta etorkizuneko kolaborazioak eraikitzeko. Aurten fokua Latinoamerikan jarrita dago, hortaz EIKEN - Basque Audiovisual and Digital Content Klusterraren enpresek eta ordezkariek Cannesen izango diren enpresa argentinarrekin batuko dira. 2018ko misio komertzialari begira elkarrekin erlazioak estutzen joateko asmoz.