Euskal ikus-entzunezkoak interesa piztu du MIPTV azokan

Euskara. Kultura. Mundura.

2017-04-07

Euskal ikus-entzunezko sektorea lanean egon da egunotan Cannesen urtero antolatzen den munduko telebista eta media merkatu garrantzitsuenetakoa den MIPTV azokanBasque Audiovisual standean lanean,  EIKEN - Basque Audiovisual and Digital Content Klusterraren eta Etxepare Institutuaren babesarekin. Bertan egon diren enpresek balorazio positiboa egin dute, izan ere azoka kontinente guztietako ekoizle, banatzaile eta erosleekin kontaktuan egoteko aukera bikaina da eta argi geratu da euskal sektorearen inguruko iteresak gora egin duela.

Euskal ikus-entzunezko sektorea lanean egon da egunotan Cannesen urtero antolatzen den munduko telebista eta media merkatu garrantzitsuenetakoa den MIPTV azokan, Basque Audiovisual standean lanean,  EIKEN - Basque Audiovisual and Digital Content Klusterraren eta Etxepare Institutuaren babesarekin. Bertan egon diren enpresek balorazio positiboa egin dute, izan ere azoka kontinente guztietako ekoizle, banatzaile eta erosleekin kontaktuan egoteko aukera bikaina da eta argi geratu da euskal sektorearen inguruko iteresak gora egin duela.

10 euskal enpresa egon dira aurtengo MIPTVn lanean: Bainet, Baleuko, Bilbao Web Fest, EiTB, Expressive Media Project, Old Port Films, PausokaEntertainment, Prime Time Media, The Blackout Project eta Winkle 360. Stand propioarekin, Basque Audiovisualeko enpresak nazioarteko agenteekin bildu dira, egunean 5-10 bileratik gora landuz, euskal produkzioak ezautzera eman eta nazioartekotzeko asmoz.

Bertako ordezkariek adierazi duten moduan, euskal enpresekiko interesa eta euskal ekoizpenekiko jakinmina nabaria izan da, eta azoka beraren maila ere gora doa urtez-urte. Esaterako, Expressive enpresak adierazi duenez, bertan saldu eta erosten den fikziozko lanen kalitatea geroz eta altuagoa da. Aipatzekoa da ere, Bilbao Web Fest-ek adierazi duen moduan, eduki digitaletara jotzeko dagoen joera.

Berritasun modura, aurten errealitate birtuala iritsi da MIPTVra. WINKLE 360 errealitate birtualeko enpresak kontatu digun moduan, dagoeneko arlo honetan MIPTVak edukiak sortzeko eta banatzeko zein aliantza estrategikoak sortzeko espazioa ahalbidetzen ari da.

Gainera, MIPTV azokaren aurreko asteburu honetan, MIPFormats eta MIPDoc-a ospatu dira. Lehenengoak munduko ekoizle, zuzendari, erosle eta banatzaile garrantzitsuenak batzen ditu, enterteinment formatu arrakastatsuenak bilatzen dituztelarik. Aurten, Pausoka hautatua izan da Mipformats International Pitchean bost ekoiztetxeetako finalistetako bat izateko eta lehiaketan bigarren geratu bada ere, "Best in History" produkzioak enpresa askoren arreta erakarri du. Bestalde, "Sleeping with the enemy" produkzioaren 7 kapitulu Alemaniako ZDF kateari saldu dizkiote.

Old Ports Films enpresa, aldiz, MIPDoc ean izan da, eta nazioarteko enpresa ugarirekin biltzeko aukera izan du, hala nola Japoniako NHK, National Geographic edo Al Jazeera.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu