Euskal konpainiak Valladolideko kaleko arteen TAC azokan dira egunotan

Euskara. Kultura. Mundura.

2017-05-26

Valladolideko Kaleko Antzerki eta Arteen Nazioarteko TAC jaialdia, era berean jaialdi eta azoka modura lan egiten duen kaleko ikuskizunen erreferentziazko topalekua, 18. edizioa burutzen ari da maiatzaren 20tik 28ra bitartean. Aurten, azken 12 urtetan egin duen bezala, jaialdiak euskal konapiniak gonbidatu ditu bertan parte hartzera, Etxepare Euskal Institutuaren eta Eusko Jaurlaritzaren Kultur Sailaren babesaz.

Aurten lau euskal konpainia daude Valladolideko TAC jaialdiaren egitarauan: Kukai Dantza Taldea eta Borda Bros, Topa ikuskizunarekin (atzo estreinatu zen); Trapu Zaharra, A cal y canto-rekin (gaur eta bihar); eta Zanguango Teatro, Flux-ekin (gaur eta bihar). Gainera, euskal konpainien erakusleiho izango den standa ere dago azokan.

Sona handia duen jaialdi honetan parte hartzeak lan harremanetarako aukera berriak eskaintzen dizkiete euskal sortzaileei, baita bide berriak zabaltzekoa ere. Azken 12 urte hauetan, guztira, era guztietako 39 ikuskizun (antzerkia, dantza, zirkua, musikalak, instalakuntzak, ikuskizun ibiltariak…) eraman dituzte Valladolidera 22 euskal konpainiak.

Eusko Jaurlaritzako zein Etxepare Instituto ordezkariak Valladoliden daude egunotan euskal konpainiekin lanean, euskal sorkuntza lanaren nazioartekotzea babestuz.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu