Euskal ordezkaritza, berriro ere Madrilgo arte garaikidearen ARCO azokan
2017/02/20
Euskara. Kultura. Mundura.
ARCO arte garaikidearen azokak ateak irekiko ditu bihar Madrilen, eta otsailaren 26ra bitartean mundu osoko artista eta galeristen topaleku izango da. Arte garaikidearen arloko nazioarteko zita entzutetsuenetakoa da, eta aurten ere euskal ordezkaritza izango da bertan.

Bi euskal enpresak hartuko dute parte ekimen esanguratsu honetan. Carreras Múgica Bilboko galeria azokan izango da, eta Consonni argitaletxeak, aldiz, ARCOren baitan antolatzen den Arts Libris azokan hartuko du parte.
Azokaren 36. edizio honek 27 herrialde ezberdinetako 200 galeriak hartuko dute parte: 142 Programa Orokorraren baitan eta 42 komisariotza programen baitan. Abangoardia historikoak, klasiko kontenporaneoak eta arte garaikidea batzen ditu azokak, eta gainera, ARCOren baitan bestelako ekintza, foro eta topaketak ere antolatzen dira.