Euskal ordezkaritza Valladolideko TAC kaleko antzerki eta arteen jaialdian izango da beste behin

Euskara. Kultura. Mundura.

2018-05-17

Valladolideko Kaleko Antzerki eta Arteen Nazioarteko TAC jaialdiaren 19. edizioa maiatzaren 19tik 27ra antolatu da, eta aurten ere euskal ikusizko arteak bertan izango dira: euskal konpainiak izango dira bertan parte hartzen Etxepare Euskal Institutuaren babesaz eta euskal konpainien erakusleiho izango den standa antolatuko da.

Aurten hiru euskal konpainiak aurkeztuko dituzte ikuskizunak daude azoka eta jaialdi modura lan egiten duen topaleku honetan: Kukai Dantza Taldea, Erritu ikuskizunarekin (maiatzak 25-26); Iñaki Mata, Welcome ikuskizunarekin (maiatzak 25-26); eta Trapu Zaharra, Sefini (maiatzak 24-25).

Sona handia duen jaialdi honetan parte hartzeak lan harremanetarako aukera berriak eskaintzen dizkiete euskal sortzaileei, baita bide berriak zabaltzekoa ere. Azken 13 urteetan era guztietako 40 ikuskizun baino gehiago (antzerkia, dantza, zirkua, musikalak, instalakuntzak, ikuskizun ibiltariak…) eraman dituzte Valladolidera euskal konpainiek.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu