Euskal sorkuntzaren nazioartekotzea sustatzen dFERIA arte eszenikoen azokan
2018/03/05
Euskara. Kultura. Mundura.
Martxoaren 5etik 8ra dFERIA XXIV. arte eszenikoen azoka egingo dute Donostian, eta Etxepare Euskal Institutuak ere izango du bere ekarpena jaialdian, euskal sorkuntzaren nazioartekotzea sustatuz.
Martxoaren 5etik 8ra dFERIA XXIV. arte eszenikoen azoka egingo dute Donostian, eta Etxepare Euskal Institutuak ere izango du bere ekarpena jaialdian, euskal sorkuntzaren nazioartekotzea sustatuz.
Aquitaine.eus proiektuaren baitan, Etxepare Institutua eta Dferiaren arteko elkarlanari esker, aurten ere 4 euskal antzezlan itzuli dira frantsesera eta ingelesera, eta goitituluekin eskainiko dira dFERIAn, Akitaniako eta nazioarteko programatzaileek ikusi ahal izateko.
Honako antzezlanak dira: Giltzaren etxea (Tanttaka teatroa), Sherezade eta tipularen azalak (Vaiven Producciones), Dos hermanas (Théâtre des chimères) eta Esto no me lo esperaba (Zanguango Teatro).
Bestalde, jaialdiak antolatu dituen jardunaldi profesionaletan ere parte hartuko du Institutuak. Martxoaren 5eko jardunaldian, 10:00etatik 12:00etara Victoria Eugenian, hainbat kultur erakundetako eta nazioarteko jaialdien arteko topaketa ospatuko da eta, besteak beste, erakunde hauen ordezkariek parte hartuko dute: Alemaniako Goethe Institutua, Etxepare Euskal Institutua, Iberescena, Nafarroako Kultur Zuzendaritza, REDELAE, eta nazioarteko hainbat jaialditako programatzailek.
Beste urtebetez, dFERIA abroad ere egingo da aurten: euskal konpainiek nazioarteko plataformetan parte hartzea ahalbidetzen duen ekimena, Etxeparek eta Victoria Eugenia Antzokiak sustatua. Beste hainbaten artean, esaterako, Santa Cruz de Tenerifeko MAPAS azokan euskal leiho bat antolatuko da honako konpainien lanekin: Kukai & Brodas bros (Topa), Ertza (Meeting point), Amaia Elizaran (Raw – Pool).