Euskal talde finalistak MIN Sarietan

2019/02/27

Euskara. Kultura. Mundura.

Gaur jakinarazi dute zeintzuk diren kategoria bakoitzean Espainiako musika independentearen MIN Saria eraman dezaketen bost finalistak. Martxoaren 13an egingo da sari banaketa ekitaldia, eta bertan izendatuko dute kategoria bakoitzeko irabazlea. Euskarazko Album Onenaren Etxepare Saria eskura dezaketenak Broken Brothers Brass Band, Izaki Gardenak, Gatibu, Revolta Permanent eta Ruper Ordorika dira.

Gaur bertan, eguerdiko 12:30etan jakinarazi du MIN sarietako epaimahaiak kategoria bakoitzean finalera igaro diren bost talde edo artisten izenak. 20 kategoria daude guztira; Artistarik Onenaren AIE saria, Zuzeneko Onenaren Eventbrite Saria, edota Album Onenaren The Orchard saria, besteak beste.

Euskal talde batzuek lortu dute finalera igarotzea Euskarazko Album Onenaren Saria ez den beste kategoria batzuetan. Aurreko urteetako arrakasta bolada jarraituz, Belakok lau izendapen lortu ditu oraingoan: Ekoizpen Onena, Zuzeneko Onena, Rock Disko Onena eta Album Onena. Atom Rhumba taldea ere Rock Disko Onenaren Saria lortzeko lehiatuko da. Azkenik, Elcano Browning Cream taldeak Jazz Diskorik Onenaren Saria lor dezake.

Sariak martxoaren 13an, asteazkena, banatuko dira Madrilgo Teatro Circo Price aretoan. Aurtengo aurkezlea De la Puríssima taldeko abeslari eta aktore Julia de Castro izango da, eta ekitaldian zehar estatu mailako zenbait artistak emanaldiak eskainiko dituzte, Carolina Durante, Zahara edota Brisa Fenoy tartean.

Hemen behean entzun ditzakezue Euskarazko Album Onenaren Etxepare Sarirako izendatuak dauden taldeen diskoak:

Ruper Ordorika: Bakarka

Broken Brothers Brass Band: Txertaketa

Gatibu: Azken Indioak

Izaki Gardenak. Dena Oskol

Revolta Permanent: Ultravioleta

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu