Euskal zinema Bartzelonara doa beste behin Zinemaldia.Cat jaialdiarekin

Euskara. Kultura. Mundura.

2018-02-02

Urruneko galaxia batetik dator Bartzelonako Euskal Etxeak antolatzen duen Zinemaldia.Cat euskal zinema jaialdiaren 13.edizioa. Sona handia izango duten proposamenekin eta Katalunian estreinaldiak izango diren lanekin dator Etxepare Euskal Institutuak urtez-urte babesten duen ekimena, eta otsailaren 8tik 18ra bitartean burutuko da.

Dagoeneko ezagutzera eman dituzte Txapeles d’Or saria eskuratzeko lehian ariko diren bost dokumentalak eta lau film luzeak. Horien artean daude, esaterako, Goya sarietan 13 izendapen lortu dituen Handia (Jon Garañoren eta Aitor Arregi, 2017), edota Alex de la Iglesiak ekoiztu eta Paul Urkijok zuzenduriko Errementari (2017). Dokumental sailean, publikoa harrituko duten lanak izango dira: Converso (David Arratibel, 2017) saritua edota gaurkotasun handia duen Volar-en (Bertha Gaztelumendi, 2017) modukoak. Horrez gain, euskarazko film onenari Txapela d’Or-Azkue Fundazioa saria emango diote.

Jaialdia aurten ere Catalunya Film Festivals-en parte izango da. Duela 13 urte jaio zen topikoak hausteko asmoarekin eta aurten ere Cinemes Girona aretoetan izango dira emanaldiak.

Sail ofizialaz gain, 2018ko edizioak bestelako ekimenak ere izango ditu ‘Alterzinemaldia’ programa alternatiboaren bitartez. Urtero legez, Euskadiko Filmategiak, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak eta Etxepare Euskal Institutuak martxan jarritako

Urruneko galaxia batetik dator Bartzelonako Euskal Etxeak antolatzen duen Zinemaldia.Cat euskal zinema jaialdiaren 13.edizioa. Sona handia izango duten proposamenekin eta Katalunian estreinaldiak izango diren lanekin dator Etxepare Euskal Institutuak urtez-urte babesten duen ekimena, eta otsailaren 8tik 18ra bitartean burutuko da.

Dagoeneko ezagutzera eman dituzte Txapeles d’Or saria eskuratzeko lehian ariko diren bost dokumentalak eta lau film luzeak. Horien artean daude, esaterako, Goya sarietan 13 izendapen lortu dituen Handia (Jon Garañoren eta Aitor Arregi, 2017), edota Alex de la Iglesiak ekoiztu eta Paul Urkijok zuzenduriko Errementari (2017). Dokumental sailean, publikoa harrituko duten lanak izango dira: Converso (David Arratibel, 2017) saritua edota gaurkotasun handia duen Volar-en (Bertha Gaztelumendi, 2017) modukoak. Horrez gain, euskarazko film onenari Txapela d’Or-Azkue Fundazioa saria emango diote.

Jaialdia aurten ere Catalunya Film Festivals-en parte izango da. Duela 13 urte jaio zen topikoak hausteko asmoarekin eta aurten ere Cinemes Girona aretoetan izango dira emanaldiak.

Sail ofizialaz gain, 2018ko edizioak bestelako ekimenak ere izango ditu ‘Alterzinemaldia’ programa alternatiboaren bitartez. Urtero legez, Euskadiko Filmategiak, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak eta Etxepare Euskal Institutuak martxan jarritako Kimuak programan hautatutako lanak proiektatuko dituzte. Bestalde, Pere Vall Fotogramas aldizkariko erredakzio-buruak zinema ibilbide bat proposatuko du Alterzinema sailean, eta zinema-sukaldaritza tailerra ere egingo dute.

Ikusi programa osoa eta erosi sarrerak esteka honetan.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu