Euskal zinema zikloa Viña del Mar-en

Euskara. Kultura. Mundura.

2019-07-05

Txileko Viña del Mar hirian, uztailean zehar eskainiko den euskal zinema zikloa antolatu da, irailean egingo den FICViña nazioarteko zinema jaialdiarekin lotuta. Amama, Oreina eta Dantza euskal filmak ikusi ahal izango dira bertan, eta uztaileko hiru ostiraletan izango dira emanaldiak.

Txileko Viña del Mar hirian, uztailean zehar eskainiko den euskal zinema zikloa antolatu da, irailean egingo den FICViña nazioarteko zinema jaialdiarekin lotuta. Amama, Oreina eta Dantza euskal filmak ikusi ahal izango dira bertan, eta uztaileko hiru ostiraletan izango dira emanaldiak.

Jaialdiaren aurrerapen gisa ikusi ahal izango dira aipatutako filmak. Lehena, uztailaren 12an, Asier Altunaren Amama (2015) filma izango da; guraso eta seme-alaben, landa eta hiriaren eta iragana eta etorkizunaren arteko gatazkaz hitz egiten du lan honek. Ondoren, uztailaren 19an, Koldo Almandozen Oreina (2018) proiektatuko da. Zinegilearen bigarren film luze honek, Kahlil eta Jose Ramon protagonisten arteko erlazioan oinarrituta gizakiaren eta espazioen mugaz hitz egiten du. Azkenik, uztailaren 26an, Telmo Esnalen Dantza (2018) filmak emango dio amaiera zikloari. Dokumentalak bizitzaren zikloa dantzaren bitartez azalduz gizakiaren eta naturaren berri ematen du.

Euskal zine zikloa Palacio Rioja Dekorazio Arteen Museoan egingo da eta sarrera librea izango da. Jaialdiari inaugurazio koktel batek emango dio hasiera uztailaren 12an arratsaldeko 19:00etan.

Horrez gain, hiri berean irailaren 10etik 14ra egingo den FICViña nazioarteko zinema jaialdian, euskal zinemak ere presentzia izango du. Izan ere, jaialdia bere 52. edizioaren programazioan euskal film bat sartzeko lanean ari da. 

Egitasmo hau Etxepare Euskal Institutuak, Eusko Jaurlaritzak eta Viña del Mar-eko FICViña nazioarteko zinema jaialdiak sustatua izan da.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu