Euskal zinemagintzaren alfonbra gorria, Bartzelonan: Zinemaldia.Cat

Euskara. Kultura. Mundura.

2017-02-09

Otsailaren 9tik 25era, ZinemaldiaCat Kataluniako Euskal Zinema Jaialdiaren hamabigarren edizioa burutuko da BartzelonanEtxepare Euskal Institutuaren babesarekin. Euskal zinema arloko hainbat izen entzutetsu izango dira Bartzelonako Euskal Etxeak antolatzen duen jaialdian, hala nola, Juanma Bajo Ulloa, Helena Taberna, Koldo Serra, Julio Medem, Imanol Uribe edo Gracia Querejeta.

Otsailaren 9tik 25era, ZinemaldiaCat Kataluniako Euskal Zinema Jaialdiaren hamabigarren edizioa burutuko da Bartzelonan, Etxepare Euskal Institutuaren babesarekin. Euskal zinema arloko hainbat izen entzutetsu izango dira Bartzelonako Euskal Etxeak antolatzen duen jaialdian, hala nola, Juanma Bajo Ulloa, Helena Taberna, Koldo Serra, Julio Medem, Imanol Uribe edo Gracia Querejeta.

Duela 12 urte jaio zenean helburuetako bat topikoak haustea zen: Euskal Herrian egiten den zinema ez da soilik euskaldunei buruzkoa eta euskaldunei zuzendua, mundu osoko txoko ezberdinetara iritsi daiteke. Aurten ere hau erakutsiko du Cinemes Girona aretoetan otsailaren 9tik 25era. Luxuzko programazio eta epaimahaia izango du, urtero moduan kalitatearen aldeko apustua eginez, guztia salneurri herrikoiekin eta emanaldi soiletik haratago joanez, solasaldiak ere eskainiz: zuzendari,aktore, gidoilari edo ekoizleak izango dira pelikulen emanaldietan, publikoarekin elkarreragina sustatuz; modu berean, jaialdiko sail ofizialetatik kanpo ere hainbat proposamen ezberdin izango dira.

Orotara 10 film lehiatuko dira Urrezko Txapela eskuratzeko (6 dokumental eta 4 fikzio), gehiengoa Katalunian estreinaldiak direlarik. Ikusi kartel osoa esteka honetan. Betsy Túrnez, Toni Vall, Biel Duran, Dani de la Orden eta Anna Solanasek osatuko dute 2017ko Zinemaldia.Cat jaialdiaren epaimahaia.

Gainera, urtero legez, Euskal Etxeak AlterZinemaldia ere antolatu du. Ekimen alternatibo honen baitan sartzen dira, esaterako, Fotogramas aldizkariko erredakzio buru den Pere Vall kazetariaren eskutik osatutako zinema ibilbide bat, Euskadiko Filmategiko Kimuak proiektuko laburren emanaldia edota Kalebegiak lanaren proiekzioa.

Informazio osatua eta programazio osoa albiste honi erantsitako txostenean aurki dezakezue. 

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu