Euskara eta euskal kultura Alemaniako irakurletzetan

Euskara. Kultura. Mundura.

2018-04-09

Euskara eta euskal kultura klaseak emateaz gain, gure kultura ardatz duten ekintza ezberdinak ere antolatzen dira Etxepare Euskal Institutuak mundu osoan zehar dituen irakurletzetan. Apirilaren 9tik 13ra bitartean Berlingo Freie Uniberstitateko irakurletzari ikusgarritasuna eta zabalkundea emateko euskara protagonista eta hizpide izango duen astea antolatu dute. Ekintza askoren artean Oroitz Jauregi hizkuntzalariak seminarioa eskainiko du. Apirilaren 12an, aldiz, Frankfurteko irakurletzan izango da euskal aditua, hitzaldia eskaintzen.

Berlingo programari dagokionez, alde batetik, bost eguneko euskara ikastaro trinko bat antolatu dute unibertsitatean. Bestetik, Etxepare Institutuaren irakurletza programak eta euskara hizkuntzak eskaintzen dituzten aukerak ezagutzera emango dituzte, bestelako klase magistral, eztabaida, seminario, film eta dokumental emanaldi zein literatura lantegien bidez. Egitarauaren helburu nagusia irakurletza programari ikusgarritasuna ematea da, unibertsitate mailako irakasle eta ikasle ezberdinei begira zein publiko zabalago bati begira.

Ekintza horien artean, Oroitz Jauregi hizkuntzalaria izango da Berlinen seminario bat eskaintzen, Mikel Santestebanekin batera, Frankfurteko irakurletzarekin elkarlanean antolatutako ekintzan. Izan ere, Berlinen seminarioa eskaintzeaz gain euskal hizkuntzalariak Frankfurt Menoko Goethe unibertsitateko Hizkuntzalaritza Enpirikoen Institutuan "Basque sounds" (alemanez "Lautsystem des Baskischen") izenburuaz hitzaldi bat emango du apirilaren 12an.

Hitzaldian Jauregi euskararen ezaugarri fonetiko eta fonologikoez arituko da, baina era berean euskararen erritmoari buruzko argipenak ere emango ditu. Institutu honetako fonetika azpisaileko ikasleez gain, hizkuntzalari interesatu guztiei zuzenduta dago ekitaldia eta hastear dagoen udako seihilekoari abiapuntu aparta emango dio. 

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu