Euskara eta euskal kultura irakasteko irakurle berriak hautatzeko hiru deialdi ireki dira  

Euskara. Kultura. Mundura.

2022-03-25

Euskara eta euskal kultura irakasteko hiru irakurle berriren bila dabiltza nazioarteko bost unibertsitate. Italian, Txekiar Errepublikan eta Irlandan lan egiteko aukera izango dute hiru irakurle hautatuek: batak Università Ca’Foscari Venezia eta Boloniako Alma Mater Studiorum Unibertsitatean ; besteak Brnoko Masaryk University eta Pragako Univerzita Karlova-n emango ditu eskolak ; eta hirugarrenak,  University College Cork-en.

Deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu da, eta martxoaren 26tik apirilaren 25era bitarte eman ahalko dute izena interesa dutenek Etxepare Euskal Institutuaren deialdietan. Hautatutakoek 2022-2023 ikasturtean ekingo diote lanari.

Hurrengoak dira argitaratutako deialdiak:

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Harpidetu