Euskara eta Euskal Kulturako Irakurletza lanpostua Helsinkiko Unibertsitatean

Euskara. Kultura. Mundura.

2018-11-23

Etxepare Euskal Institutuak, Finlandiako hiriburuko Unibertsitatean euskara eta euskal kultura irakatsiko duen irakurle bat hautatzeko deialdia ireki du azaroaren 21ean, jada abian dagoen 2018-2019 ikasturtean bertan lan egin ahal izateko. Interesdunek abenduaren 5era bitarte dute denbora hautagaitzan izena emateko.

Etxepare Euskal Institutuak, Finlandiako hiriburuko Unibertsitateaneuskara eta euskal kultura irakatsiko duen irakurle bat hautatzeko deialdia ireki du azaroaren 21ean, jada abian dagoen 2018-2019 ikasturtean bertan lan egin ahal izateko. Interesdunek abenduaren 5era bitarte dute denbora hautagaitzan izena emateko.

Lanpostu honek Helsinkin euskal hizkuntza eta kultura eskolak emateko aukera emango dio hautatuari. Horrek, ikasleen ebaluazioa egitea eta ikastaroa bera kudeatzea, bai eta ekintza akademikoak antolatzea ere (hitzaldiak, literatura jardunaldiak…) suposatuko du, euskara ikertzeko eta euskal kultura sustatzeko helburuarekin. Gainera, irakurleak unibertsitateko gainontzeko irakasle eta ikerlariei euskara, euskal kultura eta antzeko gaiekin zerikusia duen guztian lagundu beharko die.

Hautagaitzan izena emateko, gutxienez, unibertsitateko graduko titulu edo lizentziatura izatea eta euskaran 3 HE maila edo baliokidea (EGA) eta ingeleseko C1 maila izatea eskatzen da. Horrez gain, Euskal Filologia, Euskal Ikasketak edota Itzulpengintza eta Interpretazio graduak (A hizkuntza: euskara) dituztenak lehenetsiko dira, baita euskararen 4 HE maila dutenak ere. Eskaera egiterako orduan, hautagaiak proiektu pedadogikoa aurkeztu beharko du, dagozkion agiriekin batera. Proiektu honek euskara eta euskal kulturaren inguruko programazioa barnebildu beharko du: helburuak, edukiak, metodologia, baliabideak eta eskoletan erabiliko den bibliografia adieraziz. Euskal Kulturako gai ezberdinei (literatura, zinema, antzerkia, eskultura...) buruzko programazio laburra ere aurkeztu beharko du.

Hautatua urtarrilaren 14a baino lehenago bertaratu beharko da Helsinkiko Unibertsitatera, eskolak ematen hasteko. Lanpostuaren luzera, printzipioz, ikasturte amaierara bitartekoa da, baina dena ondo joanez gero, lau urtez luzatu daiteke. Salbuespen gisa, bosgarren ikasturte baterako ere luza liteke, gehienez. Hautagaitzari buruzko informazio gehiago hemen.


 

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.