Euskaraldia 2020
Euskara. Kultura. Mundura.
-
20Aza 202004Abe 2020Munduan
Azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitarte bi astez euskaraz bizitzeko ariketa sozialean hartuko dute parte Etxepare Euskal Institutuko lankideek ere. 14 egun horietan, eguneroko lanean, ahobizi izango dira eta Insitutuak zortzi arigune izango ditu.
Bihar hasiko da Euskaraldia Euskal Herri osoko ehunka udalerritan, honako helburuarekin: hizkuntza ohituretan eragitea euskararen erabilera eta hiztunen aktibazioa bultzatzeko. Funtsean, Euskaraldiaren xedea da 14 egunez euskara era aktiboagoan erabiltzea ariketa horrek 15. egunetik aurrera eragina izan dezan.
Aurten lehen aldiz ariguneak sustatuko dira. Euskaraz lasai aritzeko lekuak dira eta euskaraz hitz egiteko aukera bermatzen dute uneoro. Norbanakoak arigunean ahobizi edo belarriprest izatea erabakitzen du. ahobiziak uneoro euskaraz egiteko konpromezua hartu dutenak dira eta Belarriprestak ordea, besteek euskaraz egin diezaioten eskatuko du beti, nahiz eta hitz egin ez.
Euskal Etxepare Instituta eguneroko lanean, ahobizi izango da. Jendaurreko arretan, hornitzaileekin harremanetan, beste eragile batzuekin egiten diren proiektu-bileretan eta eguneroko laneko esparru guztietan.
Nazioartean ere Euskaraldia sustatzen
Etxepare Euskal Institutuak erakunde bezala ere hartuko du parte Euskaraldian. Euskal eremu geografikotik harago nazioarteko irakurletza sarean eta Euskal Etxeetan ere zabalduko du ariketa kolektibo hau tokian tokiko egoerara egokituz munduan zehar euskara ikasten dutenen euskararen erabilera indartzeko eta ikasgeletatik harago eramateko.
Ekimena atzerrian ere sustatzeko hainbat hamaikako bultzatuko ditu azken hilabeteetan eta enbaxadore hauen lanaren emaitza azaroaren 20tik aurrera ikusiko da, dozenaka ekintza antolatu baitituzte nork bere eremuan euskararen erabilera sustatu eta euskara ikasleak aktibatzeko.
Eman izena!
Azaroaren 20 bitarte, Euskaraldian parte hartu nahi duten guztiek izena eman ahal izango dute hemen.