Euskararen berreskuratzeak ikusmina piztu du Frankfurteko Liburu Azokan

Euskara. Kultura. Mundura.

2014-10-10

Etxepare Euskal Institutua , Frankfurter Buchmesse (urriak 8-12) azoka ospetsuan parte hartzen ari da aste honetan, euskal argitalpenen nazioarteko sustapenaren aldeko lanetan. Batetik , badu tarte bat  Euskal Editoreen Elkarteak eta Euskadiko Editoreen Elkarteak bertan jarri duten standean, Institutuaren  euskal kulturaren gaineko dibulgaziozko liburuen zabalkunderako.  

Bestetik,  Mari Jose Olaziregi Etxepareko Euskararen Sustapen eta Hedapenerako Zuzendariakeuskal literaturaren nazioartekotzea aztertu zuen atzo  Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak eta Euskal Editoreen Elkarteak finlandiar eta suitzar hainbat erakunderekin batera antolatutako  "National literatures revisited: making other literary topographies in Europe visible" mahai-inguruan.

Euskarak gaur egun duen  indarrak eta hizkuntza berreskuratzeko Euskal Herrian egin den ahaleginak jakin-min handia piztu zuen partaide zein entzuleen artean;izan ere, euskararen egoera izan zen ardatz parte-hartzaile galdera gehienetan. Entzuleen artean, han ziren  Joxean Muñoz  Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailburuordea, Clara Montero Kultura Sustatzeko zuzendaria eta euskal editoreen bi elkarteen arduradunak, Jesús Mari Mujika eta Andrés Fernández.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu