"Euskaraz idatzi, gazteleraz argitaratu" mahai-ingurua burutu zuten Madrilen
Euskara. Kultura. Mundura.
“Euskaraz idatzi, gazteleraz argitaratu” mahai-ingurua atzo, Madrilen
Asteazkenean burutu zen ekainean Madrilen euskal literatura eta ahozkotasunaren inguruan burutuko diren ekintzen artean lehena: “Euskaraz idatzi, gaztelaniaz argitaratu” mahai-ingurua. Madrilgo Feria del Libro azokaren baitan, esdelibro.es ekintza aretoan (Retiro Parkean) egin zuten, eEtxepare Euskal Institutuak Euskadiko Editoreen Elkartearekin egindako elkarlanari esker antolatuta.
Jende mordoska batu zuen topaketak; bertan izan ziren: Josu Zabaleta, 2013ko Itzulpenguntzako Sari Nazionala; Karlos Cid, itzultzailea eta Universidad Complutenseko irakaslea; eta Karmele Jaio eta Rikardo Arregi idazleak, nobelagilea bata eta poesiagilea bestea. Arantzazu Fernandez aritu zen moderatzaile lanetan. Estatuko literatura merkatuak eta argitaletxe espainiarrek euskal literatura jorratzeko eta itzultzeko moduaz aritu ziren parte-hartzaileak. Gainera, irakurleek eskuragarri dituzten azken itzulpenen berri eman zuten.
Euskal literatura eta euksal argitalpenen bestelako liburuak Madrilgo Feria del Libro-ko 129 stand-ean ere topatu daitezke, euskarazko literatura eta Euskal Herrian editatutako beste hainbat argitalpen biltzen dituen erakusleihoan.
Dena den, egitasmoak ez ziren atzo bukatu: ekainaren 9an, Xabier Payak “Euskal ahozko literaturaren antologia” bere liburua aurkeztuko du, "Literatura oral en el País Vasco" izenburuko mahai-inguruaren testuinguruan. Asier Altuna zine zuzendaria ere bertsolaritzaz arituko da, “Bertsolari” bere dokumentalaren sormen prozesua oinarri hartuta. Dokumentala bera ere ikusi ahal izango da.