Euskarazko album onenaren MIN saria, talde hauetako batentzat

Euskara. Kultura. Mundura.

2020-02-27

Gaur jakinarazi dute zeintzuk diren kategoria bakoitzean Espainiako musika independentearen 2020 MIN Saria eraman dezaketen bost finalistakMartxoaren 11n egingo den sari banaketa ekitaldian, besteak beste, Euskarazko Album Onenaren Etxepare Saria talde hauetako batek eramango du: Doctor Deseo, Maite Larburu, Niña Coyote eta Chico Tornado, Zea Mays eta Zetak.

Atzoko egunez jakinarazi zuen MIN sarietako epaimahaiak kategoria bakoitzetik finalera igarotako bost artista edota taldeak zeintzuk ziren, Costello aretoan egin zuen ekitaldi ireki batean. Sariketak 19 kategoria ditu guztira, tartean Artistarik Onenaren Fluge saria, Zuzeneko Onenaren Ticketmaster Saria, edota Album Onenaren The Orchard saria.

Aurtengoan, gutxi dira euskarazko album onenaren kategoriatik at finalista geratu diren talde edota artistak. Horien artean aipatzekoa da La Bien Querida artista bilbotarra, zeinak Brujería albumarengatik Pop Album Onenaren Saria eraman baitezakeen. Gainontzekoan, Rodrigo Cuevas artista asturiarrak bildu ditu izendapen gehien; sei, hain zuzen ere. Bere atzetik doaz, besteak beste, Kase.O zaragozarra edota Viva Suecia taldea. Horrez gain, Kiko Veneno artistak Ohorezko MIN Saria jasoko du bere ibilbide guztiarengatik. Finalisten inguruko informazio gehigarria, hemen.

Sariak martxoaren 11n, asteazkena, banatuko dira Madrilgo Teatro Circo Price aretoan. Bertan, sariak banatzeaz gain zuzeneko musika ere egongo da, Kiko Veneno, Viva Suecia, Ladilla Rusa, Zenet, Guitarricadelafuente, Cariño eta Juancho Marqués artisten eskutik.

Hemen azpian entzun ditzakezu euskarazko album onena eraman dezaketen taldeen azken lanak:

Doctor Deseo: Maketoen iraultza

Maite Larburu: Hezurren azpian

Niña Coyote eta Chico Tornado: Aitzstar

Zea Mays: Atera

Zetak: Zetak

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu