FED25-en parte hartzeko deialdia zabalik
2025/04/08
Euskara. Kultura. Mundura.
2019tik Buenos Ariesko Editore Azokaren baitan (FED) ´Fellowship programa´ egiten da. Programaren xedea editoreen arteko esperientzia trukaketa eta lankidetza bultzatzea da. Urtero Europa osoko editoreak batzen dituzte bertako kultura aniztasuna ezagutu, liburuaren esparruko profesionalekin harremanetan hasi eta eskubideen inguruko adostasunera iris daitezen.
Aurtengo edizioan, Etxepare Euskal Institutuak sinatutako hitzarmenari esker euskarazko editore batek fellowship programan parte hartzeko aukera izango du.
Hautatuak abuztuaren 5etik 10era ospatzen den fellowship programan parte hartuko du eta Etxepare Euskal Institutuak bere gain hartuko ditu editorearen hegaldi eta ostatu gastuak (3.000€ra arte).
Izen ematea 2025eko maiatzaren 5era arte egongo da zabalik eta 20an hautatuaren berri emango da.
Zer da FED?
2013tik egiten den editore azoka da. Haren xedea da eskualdeko nahiz beste eskualde eta herrialde batzuetako zirkuito independentea osatzen duten argitaletxeak ezagutaraztea eta elkartzeko eta ideiak trukatzeko gune izatea, bertan argitaletxeek katalogoak erakusteko eta irakurleekin solasteko aukera izan dezaten.