Flandriako editore bat Durangoko Azokan
2016/12/02
Euskara. Kultura. Mundura.
Azken bi edizioetan Etxepare Euskal Institutuak atzerriko editoreak gonbidatu ditu Durangoko Azokara, euskal literatura eta sortzaileak lehen eskutik ezagutzeko aukera izan dezaten. Bisita horietatik lortutako arrakasta ikusita, aurten ere Institutuak Jacoba Casier flandriako editorea gonbidatu du Euskal Herrira abenduaren 5 eta 6an.
(...)

Durangoko Azoka ezagutzeaz gain euskal idazle eta editoreekin elkartuko da neerlanderara itzulpenak eta argitalpen aukerak aztertzeko. Besteak beste, Harkaitz Cano, Kirmen Uribe, Karmele Jaio, ArantxaUrretabizkaia, Patxi Zubizarreta eta Juan Kruz Igerabide idazleekin izango ditu hitzorduak.
Ekimen honen bidez jarraipena eman nahi zaio 2014 eta 2015 urteetan eginikoari. 2014 urtean Britainia Handiko editore eta kazetari talde bat etorri zen Euskal Herrira eta iaz Poloniatik jaso genuen bisita . Kontaktu hauen ondorioz 3 lan itzuli eta argitaratu dira ingelesez eta 2 polonieraz.