Festival Dos Canais: Euskal Leihoa
Euskara. Kultura. Mundura.
-
12Uzt 202316Uzt 2023Aveiro
Uztailaren 12aren eta 16aren artean egingo den Portugaleko Aveiroko Festival Dos Canais jaialdian euskal arte eszenikoek presentzia izango dute, Etxepare Euskal Institutuak lagunduta.
Jaialdia espazio publikoan egiten den arteen diziplina anitzeko topaketa da, Aveiro hirian (Portugal) egiten dena. Bertan, leku ezberdinetako artistak eguneroko bizitzarekin eta lurraldeko bizitzarekin lotzen dira beren sorkuntzak aurkezteko. Jaialdiaren bidez, eskualdeko memoria kolektiboari, zein nortasunari begirada berriak eman nahi zaizkio, eta era berean sorkuntza artistiko garaikidea indartu.
Artisten zuzeneko kontzertuez gain, diziplina anitzeko jarduerak egingo dira: antzerki eta txotxongilo ikuskizunak, perkusio ikuskizunak, antzerki musikala, eta arte tailerrak. Lau konpainia euskaldunek emanaldiak emango dituzte:
Uztailak 12 eta 13 - 18:00 / Uztailak 14 – 17:00
Igreja da Misericórdia de Aveiro
Maitane Sarralde ‘Desanuda’ emanaldiarekin.
Dantza garaikideko ikuskizun esekia da, eta loturaren kontzeptuak jorratzen ditu. Egitura flotatzaile batekin eta haren elementu pendularrekin elkarreraginean, diziplina arteko pieza honek gorputz eskergaitza, korapilo baten elkarloturaren aurrean dauden gorpuztasun anitzak eta horrek eragiten duen ezegonkortasuna ikertzen ditu.
Uztailak 14 - 17:30 / Uztailak 15 eta 16 – 16:00
Lg. do Mercado
Ganso & Cia ‘Panoli Kabareta’ emanaldiarekin.
Keinu bidezko clown ikuskizuna da, non bi pertsonaiek elkar gustatzeko egiten dituzten ahaleginak zirkuko parodia bihurtzen diren. Magia, vodevil eta funanbulismoa batzen dira porrot eta arrakasta episodikoen nahasketa batean.
Uztailak 14 –18:00 / Uztailak 15 eta 16 – 18:00
Baixa de Santo António
Eva Guerrero ’Gorpuztu’ emanaldiarekin.
Gorpuztu zuzeneko musika duen dantza garaikideko ikuskizuna da, orekaren bilaketari buruz hitz egiten duena. Borroka bat da lasai egoteko, zarata isilarazteko, zama eta errua arintzeko, animaliak lasai lo egiteko leku bat aurkitzeko.
Uztailak 14 eta 15 – 23:30
Praça da República
Deabru Beltzak ‘Symfeuny’ emanaldiarekin
Ikuskizun honek kolore, usain, erritmo, argi eta suaren zurrunbilo izugarria sortzen du, perkusioaren eta suaren arteko talka gogora ekarriz, publikoarekin elkarreraginean.