Fira Mediterrània de Manresa: izen-ematea zabalik

Euskara. Kultura. Mundura.

2019-02-05

Manresan (Katalunia) urtero egiten den Fira Mediterrània azokan izena emateko epea zabalik dago, martxoaren 4eko 15:00ak arte. Azoka honek bere burua “ikuskizunen azoka” bezala definitzen du, eta bere jarduera bi arlo zabaletan banatzen du: tokian tokiko kultura (arte disziplina ezberdinetan islatuta), eta munduko musikak edo folka.

Manresan (Bartzelona) urtero egiten den Fira Mediterrània azokan izena emateko epea zabalik dagomartxoaren 4eko 15:00ak arte. Azoka honek bere burua “ikuskizunen azoka” bezala definitzen du, eta bere jarduera bi arlo zabaletan banatzen du: tokian tokiko kultura (arte disziplina ezberdinetan islatuta), eta munduko musikak edo folka.

Aurtengo Fira Mediterrània urriaren 10etik 13ra bitarte egingo da. Oraingo honetan ere, Etxepare Euskal Institutuak hainbat euskal musika talde edota dantza konpainiaren presentzia egon dadin bermatuko du, azokarekin duen hitzarmenaren bidez. Horretarako, interesa duen talde edo konpainia orok esteka honen bitartez eman ahalko du izena. Aurreko edizioan, besteak beste, Kepa Junkerak eta Kukai dantza taldeak parte hartu zuten bertan.

Manresako Fira Mediterrània 1998. urteaz geroztik egiten da; aurtengoa, beraz, 22. edizioa izango da. Erreferentziazko azoka bihurtu da ikuskizunen sektorean, eta denetariko disziplinei egiten die lekua: ikusizko arteak, zirkoa, dantza, erakusketak, musika, narrazioa edota antzerkia.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.