Fira Tàrrega 2025: Basque. Performing Arts.

Euskara. Kultura. Mundura.

  • 11
    Ira 2025
    14
    Ira 2025
    Tàrrega

Etxepare Euskal Institutuak Fira de Teatre al Carrer de Tàrrega-rekin duen lankidetzari esker, aurten Markeliñe, iXa eta Deabru Beltzak antzerki- eta kale-konpainiek jaialdian parte hartuko dute irailaren 11tik 14ra bitarte.  

 

Markeliñe – Artilusio

Imajinatu liburuez elikatzen den makina fantastiko bat... Eta, ondoan, liburutegian arituz den adineko emakume maitagarri bat. Osasun ahula izan arren, ustekabean eta bitxikeriatan aritzen da. Makina hori bere liburuetako fantasia berriz bizitzeko jostailu erraldoi bihurtzen da. Publiko guztientzako kaleko ikuskizuna, jolastera eta irudimena hegan uztera gonbidatzen duena.

  • Irailak 11, 18:00etan. Udal igerilekuetan.
  • Irailak 12, 13:00etan. Udal igerilekuetan.
  • Irailak 12, 19:00etan. Udal igerilekuetan. 

 

iXa – Barruranzko begiradak

Ametsen unibertsoa abiapuntu hartuta, espazio efimeroetarako sortutako mugimendu-pieza honek ametsaren ikuspegi surrealistan sakontzen du; logikaren, arrazoimenaren, kontzientziaren eta baita gustuaren konbentzioen mugak hausten diren tokian, eta norbanako bakoitzaren barne- eta kanpo-munduaren arteko atea irekitzen den horretan.

  • Irailak 13, 16:00etan. Udal igerilekuetan.
  • Irailak 14, 11:00etan. Udal igerilekuetan.

 

Deabru Beltzak – Su Talka

Talka, frikzioa, perkusioa. Danbor kolpeek sortzen duten txinpartak energia bilakatzen dira. Ikuskizunak perkusioaren eta suaren topaketa pizten du, kolore, usain, erritmo eta argiz betetako espiralean. Ikusleak soinuaren indarraz eta mugimendu koreografikoaz kutsatzen dira, partitura pirotekniko zehatz baten erritmoan.

    • Irailak 13, 0:30ean. Plaça del Carme.
    • Irailak 14, 0:30ean. Plaça del Carme. 

 

 

Basque. Performing Arts

Horrekin batera, Basque. Performing Arts. stand-a ere egongo da, eta bertan arte eszenikoen topaketa profesionala antolatuko dute Eusko Jaurlaritzako Kultura sailak, Etxepare Euskal Institutuak eta Artekalek irailaren 13an, 14:00etan JardiPron.

Fira Tàrrega

1981ean sortutako jaialdia arte eszenikoen erakusleiho aparta da gaur egun, kaleko arteetan eta eremu publikoan arreta berezia jartzen duen programazio heterogeneoari esker. Arte eszenikoen topagune bihurtu da estatu eta nazioarte mailan.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu
?>