Fira Tarrega: Hortzmuga Teatroa eta Deabru Beltzak
Euskara. Kultura. Mundura.
-
09Urr 202210Urr 2022Tarrega
Urriaren 9 eta 10ean, 23:30ean, Plaza del Carme-tik hasita, ‘Senta, a la deriva’ kale ikuskizuna eskainiko dute Hortzmuga Teatroak eta Deabru Beltzak konpainiak Fira Tàrrega-n. Etxepare Euskal Institutuak Fira Tàrrega babesten du, bertan Basque. Performing Arts. (euskal arte eszenikoak nazioartean zabaltzeko eta sustatzeko marka) leihoa bermatzeko asmoz.
‘Senta, a la deriva’ ikuskizuna Richard Wagnerren ‘El holandés errante´ operaren berrikuspen garaikidea da. Gaueko ikuskizuna, ibiltaria, musikala eta antzeztua da, eta kontatzen du bere beldurrei, amorruari eta minari aurre egiten dien emakume baten bidaia emozionala.
1981ean sortua Lleidako Tarrega (Katalunia) herrian, alde batetik, arte eszenikoen erakusleiho aparta bihurtu da Fira Tàrrega (nahiz eta iazko edizioa bertan behera geratu behar izan), kaleko arteetan eta eremu publikoan arreta berezia jartzen duen programazio heterogeneoari esker; eta, bestetik, arte eszenikoen topagune bihurtu da, izan ere, estatu eta nazioarte mailako salmenta eta kontratazioak egiten baitira bertan.