Flandria-Euskadi: Youyou eta Irrintzia

Euskara. Kultura. Mundura.

  • 01
    Aza 2023
    30
    Aza 2023
    Brusela / Laudio

‘YouYou & Irrintzia, ahots praktika tradizionalaren begirada berri bat’ proiektua Aiaraldea Ekintzen Faktoriaren eta Bruselan egoitza duen YouYou Group ahots taldearen arteko lankidetza proiektua da. YouYou Group-ek ‘youyou’ izeneko Afrika eta Ekialde Hurbileko ahots-teknikaren inguruko praktika artistikoa garatu du. Taldea 2014an sortu zen, eta orain adin eta jatorri ezberdinetako 30 emakumek osatzen dute. Euskal Herrian bada antzeko ahots-tradizio bat, irrintzia. Egitasmo hau tokiko komunitateei konektatuta dauden eta kultur praktikak sustatu eta garatzen dituzten bi eragileren arteko trukea da. Biek ahozko ondarea berpiztu nahi dute, tradizio berezi batean sakonki errotua baina testuinguru berri batera (landakoa, hirikoa, artistikoa) aldatua. Helburu honi jarraituz, ahots eta sormen laborategiak, sortzaileen arteko topaketak, lantegiak, mahai-inguru bat eta ‘Komunikatea’ performancea egingo dituzte, besteak beste. Begirada garaikide batetik, praktika tradizional folkloriko hauei esanahi berriak bilatuko dizkiote.  

  • 2023.09  
    YouYou Group-en egonaldia (Laudio)  
     
  • 2023.10  
    YouYou Group-en egonaldia (Laudio)  
     
  • 2023.11  
    Irrintziaren inguruko jarduerak (Brusela) 

YouYou Group 

YouYou Taldea 2014an sortu zen Bruselan, Myriam Van Imschoot performance, zinema, instalazio eta soinu artistaren laguntzarekin. Asmoa zen youyou (frantsesez) edo zaghareed (arabieraz) ahotsaren erabilerarekiko interesa partekatzea, sakontzea eta horri forma ematea. Orduz geroztik, taldeak soinu zaratatsu eta indartsu horretan jarri du arreta, diasporan zehar poza (eta batzuetan dolua) eta irauten duen soinu horretan. 

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu