Frankismo osteko euskal irudia aztergai Manuel Irujo Katedran
Euskara. Kultura. Mundura.
Liverpooleko Unibertsitatean urtero burutzen den Manuel Irujo Katedrako programaren baitan, Nagore Calvo Londreseko King’s College Unibertsitateko irakasleak hitzaldia eskainiko du bihar, otsailaren 16an.
Liverpooleko Unibertsitatean urtero burutzen den Manuel Irujo Katedrako programaren baitan, Nagore Calvo Londreseko King’s College Unibertsitateko irakasleak hitzaldia eskainiko du bihar, otsailaren 16an.
‘Frankismoa amaitu ondorengo lehen urteetako beste irudi bat: Euskal hiria’ izenburupean, urte haietako beste euskal irudi bat erakutsiko du. Frankismo ondorengo urteetan Euskal Herriaren irudia indarkeriarekin, euskal identitatearen politika eta Espainiaren batasunarekin lotzen bazen ere, Euskal Gobernuan zegoen alderdi abertzale kristau demokratak Euskal Hiriaren irudia bultzatu zuen: ekonomiaren hazkundea bultzatzeko, barne mailako lehiakortasuna eta euskal identitatea eta nazioaren irudi berrien sorrera bultzatzeko.
Nagore Calvoren ikerketa lerroak ekonomia politikoa, estatu-teoria, nazionalismoa, geografia ikasketak eta soziologia historikoa dira. Zientzia Politikoetan Lizentziaduna da. Ekonomia politikoan eta soziologian graduondokoak burutu ditu Lancaster-eko unibertsitatean, eta bertan lortu zuen ere bere doktoregotza soziologian. 2009az geroztik Londreseko King’s College unibertsitatean dihardu.
Manuel Irujo Katedra, 2014-2015 ikasturtean jarri zen abian, eta ikasturtero egiten da. Irakasle gonbidatuak lau hilabeteko ikastaroa eskaintzen du, Euskal Herriko Historia eta Politika landuz. Katedrak aztergai duen gai nagusia euskal erbestea da, honen gaineko ikerketak eta irakaskuntza sustatzea baita bere helburua eta University of Liverpool-eko Department of Cultures, Languages and Area Studies delakoan kokatzen da.