Freie Universität Berlin: Uxue Alberdi, Eñaut Elorrieta
Euskara. Kultura. Mundura.
-
01Uzt 202502Uzt 2025
Berlin
Berlingo Freie Universität Berlin unibertsitateko irakurletzak, hiriko Euskal Etxearekin elkarlanean, ‘Pensa, rima, bota!’ jardunaldia antolatu du datorren uztailaren 1ean eta 2an, irakurletza katalan eta galiziarrekin bat eginda.
Ahozko literaturari eta kantu inprobisatuari emango zaio bide, eta Uxue Alberdi bertsolariak eta Eñaut Elorrieta musikagileak hartuko dute parte, besteak beste. Hain zuzen ere, emakumeek ahozko literaturan duten lekuaz hitz egiteko mahai-ingurua eta kantu inprobisatuko tailerrean izango da Uxue Alberdi, eta bestalde, emanaldi musikatua emango du Eñaut Elorrietak.
Bertan izango dira, bestalde, Lupe Blanco galiziarra eta Maribel Servera kataluniarra. Jardunaldiak Galiziako Xuntaren, Kataluniako Ramon Llull institutuaren eta Etxepare Euskal Institutuaren babesa jaso du.