Garbiñe Iztueta, Etxepare Euskal Institutuko Euskara Sustatu eta Hedatzeko zuzendari berria

2017/03/17

Euskara. Kultura. Mundura.

Etxepare Euskal Institutuak Garbiñe Iztueta izendatu du Euskara Sustatu eta Hedatzeko zuzendaritzaren arduradun. Iztuetak 2016 urteko azaroan postua utzi zuen Mari Jose Olaziregi ordezkatuko du eta bere funtzioak euskararen nazioarteko presentzia bultzatzea; atzerriko unibertsitateetan euskararen presentzia, azterketa eta ikasketa sustatzea; eta euskara atzerriko hizkuntza gisa irakasten duten irakasleen prestakuntza bultzatzea izango dira, besteak beste.


Human giza baliabide enpresak egindako hautaketa prozesuaren ondoren, Etxepare Institutuaren Zuzendaritza Batzordeak Garbiñe Iztuetaren kontratazioa baieztatu zuen otsailaren 28an. Aste honetan bertan hasi da bere zeregin berrietan.

Garbiñe Iztueta (Tolosa, 1972), Ingeles eta Alemaniar Filologian lizentziatua da (1996) eta Filologia Modernoan doktorea (2002) Salamancako Unibertsitatean. 1998z geroztik Euskal Herriko Unibertsitateko Ingeles eta Alemaniar Filologia eta Itzulpengintza sailean irakasle da, lehenik ingelesezko arloan eta 2000 urteaz geroztik alemaneko arloan. 2007tik 2011ra Letren Fakultateko Nazioarteko Harremanetarako eta Mugikortasun Programetarako dekanorde izan zen.

Ikerketaren alorrean, alemaniar literaturaren eta Alemania eta Euskal Herriaren arteko kulturartekotasunaren inguruko gaiak izan ditu aztergai.
Euskara, gaztelania, ingelesa, frantsesa eta alemana menderatzen ditu.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu