Garbiñe Ubeda, Tesalonikako Liburu Azokan

Euskara. Kultura. Mundura.

2019-05-07

Beste behin ere euskal literaturak ordezkaritza izango du maiatzaren 9tik 12ra egingo den Tesalonikako Liburu Azokan, Grezian. 16. edizio honetan, Garbiñe Ubeda idazle eta kazetaria mahai-inguru batean parte hartzera gonbidatua izan da.

Beste behin ere euskal literaturak ordezkaritza izango du maiatzaren 9tik 12ra egingo den Tesalonikako Liburu Azokan, Grezian. 16. edizio honetan, Garbiñe Ubeda idazle eta kazetaria mahai-inguru batean parte hartzera gonbidatua izan da.

Maiatzaren 11n, 15:00etan, hizkuntza gutxituetako literaturaren eta Europako hizkuntza aniztasunaren inguruko mahai inguruan izango da Ubeda, Minos Efstathiadis idazleak eta Nikos Kourmoulis kazetariak bideratuko duten solasaldian.

Azoka kulturala urtero ospatzen da greziar hiriko International Exhibition and Congress Center-en, eta egun herrialdeko egitasmorik ezagunenetarikoa da. Helburua da bisitariei mundu mailako argitalpen garaikidearen berri ematea, horren inguruan esplora dezaten. Horretarako, azokak ehunka idazle, itzultzaile, editore, agentzia literario, kazetari, liburu saltzaile, instituzio eta abar biltzen ditu.

Garbiñe Ubeda (Tolosa, 1967) Euskal Idazleen Elkarteko lehendakaria da pasa den urteko martxoaz geroztik. Oso gaztetatik komunikabideetan lanean aritua, euskal hedabideetan batik bat, lan grafikoan eta idazketan jardun du. Azken urteetan azken honi heldu dio gehien bat, betiere, kazetaritza eta literaturaren arteko hibridazioa bilatuz. Lau liburu ere idatzi ditu, azkena, hiru liburukiz osaturiko seriearen lehen eleberria, Sasieskola (Elkar, 2018).

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu