Genero ikasketak landuko ditu Excellence in Basque Studies udako ikastaroak: izen-ematea zabalik!

Euskara. Kultura. Mundura.

2017-06-22

Genero ikasketak eta horien nazioarteko dimentsioa: gai hori izango du ardatz aurtengo Excellence in Basque Studies ikastaroak, Etxepare Euskal Institutuak Euskal Herriko Unibertsitatearekin lankidetzan antolatutako ikastaro honen zazpigarren edizioa Donostiako Miramar Jauregian gauzatuko da eta izena-ematea irekita dago esteka honen bitartez.

Genero ikasketak eta horien nazioarteko dimentsioa: gai hori izango du ardatz aurtengo Excellence in Basque Studies ikastaroak, Etxepare Euskal Institutuak Euskal Herriko Unibertsitatearekin lankidetzan antolatutako ikastaro honen zazpigarren edizioa Donostiako Miramar Jauregian gauzatuko da eta izena-ematea irekita dago esteka honen bitartez.

Urtero bezala, atzerrian euskara eta euskal kultura irakatsi nahi dutenei eta etorkizuneko irakurleei formakuntza eskaintzea da helburua. Ikastaroak euskalgintzari lotutako gai ezberdinak jorratzen ditu urtez urte.

Mari Jose Olaziregik zuzendutako ikastaroak aditu ugari bilduko ditu eta zabalik egongo da matrikulatu nahi duen edonorentzat. Uztailaren 10ean Jone Miren Hernandez Garcia (UPV-EHU), Arantxa Urretabizkaia Bejarano (idazlea), Miren Llona Gonzalez (PUV-EHU), Diana Palenzuela Rodrigo (University of Chicago) eta Asier Amezaga Etxebarria (Brno University) adituak izango ditugu Miramarren. Biharamunean, aldiz, Mari Jose Olaziregi Alustiza (UPV-EHU), María Pilar Rodríguez Perez (Deustuko Unibertsitatea) eta Maya Amrane Chami (teknikaria). Kurtsoa mahai-inguru batekin bukatuko da; bertan izango dira Barbara Goenaga Bilbao (aktorea), Naroa Agirre Kamio (kirolaria) eta Miren Azkarate Villar (Donostiako Udala).

Udako Ikastaroen aurkezpenean zehaztu denez aurtengo edizioak 15 ziklo izango ditu, eta horietan 137 ikastaro, tailer, eskola eta jardunaldi profesional egingo dira. Gainera, 20 biltzar, 5 jarduera ireki eta 20 on-line ikastaro (azken hauek urte osoaren zehar) egingo dira. Euskaraz 24 ikastaro egingo dira, 2 frantsesez eta 20 ingelesez (biltzar zientifikoak, gehienbat).

Udako ikastaroei buruz informazio gehiago nahi izanez gero klikatu esteka honetan

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.