Gernika oroituz: bonbardaketaren urteurrena Montevideon
Euskara. Kultura. Mundura.
80 urte beteko dira, apirilaren 26an, bonbek Gernika suntsitu zutenetik. Asko dira data gogoratuko duten ekimenak, eta horiek Montevideoraino ere iritsi dira. Bertan lanean diharduen Etxepareko euskal kultura eta euskara irakurle Leonat Egiazabalen ekimenez, ekintza ezberdinak antolatu dituzte bertako Universidad de la Repúblican.

Alde batetik, erakusketa antolatu da Gernikako Bonbardaketako argazkiz osatua. Argazkiekin batera hainbat artistaten margolanak egongo dira ikusgai: Clever Lara margolari uruguaidarraren tailerreko ikasleen 30 bat lan inguru eta Luis Muro margolariaren 3 lan ikusi ahalko dira. Erakusketa apirilaren 24an inauguratuko dute eta 29ra arte egongo da ikusgai.
Bestalde, Bernard Manciet poeta okzitaniarraren Lo didier de Guernica poesiaren euskarazko bertsioaren irakurketa eskainiko dute apirilaren 26an, gaztelaniazko bertsioa proiektatuta.
Ekitaldi hauen bidez kontzientziazioa bultzatu nahi dute Euskal Herriak biziraupenerako eta askatasuna lortzeko duen borrokaren inguruan; gertakari horien inguruko euskal ikuspegia indartu nahi da, korronte hegemonikoetako diskurtso historiografikoei ihes eginez. Era berean, gizarte uruguaidarraren artean euskarari ikusgarritasuna eta balioa eman nahi zaio.