Azken egunak! Global Training praktikak Frankfurt eta Leipzigen

Euskara. Kultura. Mundura.

2022-07-12

Aurtengo Global Training beken eskaintzaren baitan Frankfurteko eta Leipzigeko unibertsitateetan, Alemanian, praktikak egiteko aukera dago. Izena emateko epea uztailaren 18an amaitzen da.

Etxepare Euskal Institutuak euskara eta euskal kulturaren irakaskuntza sustatzen du nazioarteko unibertsitateetan, horien artean, Leipzig eta Frankfurteko unibertsitateetan.

Leipzigeko Unibertsitatean, euskara eta euskal kultura irakurletza Itzulpen eta Linguistika Aplikatuaren Institutuan (IALT) dago kokatuta. Bekadunak irakurlearen laguntzaile gisa egingo du lan eta IALT-eko proiektuetan arituko da, irakurlearen edo katedradun batek gainbegiratuta. Besteak beste, Etxepare Euskal Institutuaren irakurletzak eskaintzen dituen jarduera eta proiektu asko ezagutu eta garatu beharko ditu. Hemen aurkituko duzu lanpostuaren deskribapen zehatza.

Goethe Universität Frankfurt unibertsitatean, bekadunak euskara eta euskal kultura irakurleari lagunduko dio jarduera eta proiektu nagusietan. Jarduera nagusia liburutegiko liburu eta aldizkarien inbentariatze eta katalogatze lana izango da. Gainera, bekadunak, irakurlearen lakindetzarekin, klaseak emateko aukera izango du. Era beran, unibertsitateko euskara eta euskal kultura eskaintza osatzeko jarduerak proposatzeko eta garatzeko aukera izango du. Hemen aurkituko duzu lanpostuaren deskribapen zehatza.

Global Training

Global Training programaren bidez, EAEko gazteak atzerrira irten daitezen bultzatu nahi da, beren ezaugarri akademikoekin eta profesionalekin lotutako jarduerak eta proiektuak egin ditzaten atzerriko enpresetan/erakundeetan (6 hilabete), aldez aurretik planifikatutako prestakuntza praktikoko plan baten barruan

Amaitu badituzu ikasketak, aztertzen hasi beharko zenuke zein urrats emango duzun. Global Training beka-programak aukera ematen dizu profesionalki prestatzeko atzerrian, ordaindutako praktikak eginaz zure espezialitate akademikoarekin zerikusia duten enpresa edo erakundeetan. Proiektu honek EAEko gazteen nazioarteko mugikortasuna sustatzen du, beren prestakuntza hobetu dezaten eta etorkizun oparoa izan dezaten.

Global Training programa Basque Trade & Investment (Nazioartekotzeko Euskal Agentzia), SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentzia eta Eusko Jaurlaritzaren ekimena da.

UPV/EHUk aipatutako erakundeekin elkarlanean dihardu programaren kudeaketan, eta aurten Eusko Jaurlaritzari eskatu dizkion beka guztiak kudeatzen ditu, hau da, 60 beka. Horien artean, Leipzig eta Frankfurteko unibertsitateetan aritzeko praktika eskaintzak.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Harpidetu