Gutun Zuria Bilbao: Itzultzaile Berriak

Euskara. Kultura. Mundura.

  • 02
    Api 2022
    Bilbo

Gutun Zuria, Bilboko letren nazioarteko jaialdian, ‘Itzultzaile Berriak: mugarik gabeko literatura´ solasaldia egingo da, apirilaren 2an, 12:00etan, Azkuna Zentroan. Etxepare Euskal Institutuak sustatuko ‘Itzultzaile Berriak’ proiektuak nazioarteko literatura itzultzaileak euskaraz trebatzea eta nazioarteko literatura itzultzaileen eta bertakoen arteko zubiak eraikitzea da.

Literatura-lan baten itzulpenak ezagutza linguistikoa eta kulturala eskatzen ditu, bi hizkuntzen arteko baliokidetasun linguistikoak bilatzetik haratago doan jarduera baita. Nola egiten diote aurre itzultzaile berriek ezinbesteko murgiltze prozesu horri?

Itzultzaile berriek (Yannick Bédard eta Michel Usereau) eta jatorrizko lanen idazleek (Uxue Alberdi eta Garazi Arrula) beren esperientziaren berri emango dute, eta itzulpengintzak eta itzulpen prozesuak mahaigaineratzen dituen galderak, erronkak eta hausnarketak partekatuko dituzte Aiora Jakak gidatutako solasaldian.

‘Itzuliz usu mundua’ izenburupean egingo da Gutun Zuriaren aurtengo edizioa, martxoaren 28tik apirilaren 2ra,  Bilboko Azkuna Zentroan.  Anjel Lertxundi idazlearen ‘Itzuliz usu begiak’ saiakeran oinarrituta, aurtengo edizioak itzulpengintza etengabean dagoen munduari begiratzen dio: esperientziak, kulturak, lurralde artistikoak, generoak, hizkuntzak eta lengoaiak, identitateak, gorputzak. Ez dio, beraz, itzulpenari fenomeno literario gisa begiratzen, baizik eta munduan egoteko eta hura aldatzeko modu gisa.

Jaialdiak hogeita hamar proposamen baino gehiago programatuko ditu hitzaren inguruko eztabaidak eta gogoetak zabaltzeko, filosofia edo historia bezalako esparruetatik hainbat gai jorratzeko, hala nola kulturen eta sentsibilitateen arteko loturak, ama-hizkuntzen zeregina, itzulpenaren eta idazketaren arteko harremana, literatura generoen mugak, Atlantikoaren ertzetako zubiak, edo itzultzaileen zeregina.

Parte hartuko dutenen artean daude Santiago Auserón, Cristina Morales, Uxue Alberdi, Gabriela Wiener, Iván de la Nuez, Theodor Kallifatides, Bashkim Shehu, Jhumpa Lahiri, Miren Agur Meabe, Edurne Portela, Kirmen Uribe, Unai Elorriaga, Xuan Bello edota Sara Mesa.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Harpidetu