Habanako Unibertsitatean euskara eta euskal kultur irakurlea hautatzeko deialdia irekita

Euskara. Kultura. Mundura.

2019-11-14

Etxepare Euskal Institutuak presazko deialdi bat ireki du Habanako Unibertsitatean Euskara eta Euskal Kulturako irakurlea hautatzeko. Deialdi hori bihartik, azaroaren 15etik, aurrera egongo da irekita, eta hilaren 29ra bitarteko tartea izango du interesa duen orok bertan izena emateko.

Eskaera aurkezten dutenek baldintza batzuk bete beharko dituzte, hala nola, unibertsitateko graduduna izatea edota gutxienez euskararen 3 maila (EGA) izatea. Beste ezaugarri batzuk ere era positiboan baloratuko dira; esaterako, euskararen irakaskuntzan eskarmentua izatea, Euskal Ikasketak, Euskal Filologia edota euskara A hizkuntza gisa hartutako Itzulpengintza ikasketak eginak edukitzea edota aurkeztutako proiektu pedagogikoa interesgarria eta osatua izatea, besteak beste.

Etxepare Euskal Institutuak, egun, 18 herrialdetako 35 unibertsitatetan ditu euskara eta euskal kultura irakurletzak: 23 Europan, 11 Amerikan eta bat Asian. Horietan, gradua edota masterra ikasten ari diren ikasleei, euskal hizkuntza eta kulturarekin lotutako hautazko ikasgaiak ematen dizkiete Euskal Herritik joandako irakurleek. Horrez gain, kultur jarduerak antolatzeaz ere arduratzen dira, esaterako, Korrika egitasmoarekin lotutakoak, film emanaldiak edota euskal artisten bisitak.

Habanan irakurle izateko interesa duen orok, hemen aurki dezake informazio osatua eta eskabidea.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Harpidetu