Hainbat euskal sortzaile "Remover Roma con Santiago" Erromako programa kulturalean
Euskara. Kultura. Mundura.
Urria eta azaroa bitartean "Remover Roma con Santiago: un cammino di cultura" kultur ekitaldia antolatu dute Erroman (Italia). Bertan Santiago bideak guratzatzen dituen lurretako artista eta sortzaileak batu nahi izan dituzte bi hilabete iraungo dituen programa kulturalean. Horien artean hainbat sortzaile euskaldun daude, esaterako Kepa Junkera, Etxepare Institutuaren babesaz joan den ostiralean emanaldia eskaini zuena.

Baina trikitilaria ez da euskal ordezkari bakarra izan Erromako Academia de España en Roma-n: Josu Okiñena piano joleak “Xuxuriak” kontzertua eskaini zuen, Oskar Alegriaren Emak Bakia filma ikusi ahal izan zen hainbat proiekzioren artean, Felipe eta Imanol Ugartek txalaparta ikuskizuna eskaini zuten, eta Hasier Larretxeak “Paisajes de retorno” literatura ekitaldian hartu zuen parte. Gainera, urriaren 25ean Dolores Redondok “Todo esto te daré” lana aurkeztuko du Instituto Cervantesen.
"Remover Roma con Santiago: un cammino di cultura" izeneko programazio berezia Europako Kontseiluak sortutako Ibilbide Kulturaren 30. Urteurrenaren karietara dator eta honako hauek dira antolatzaileak: Kultura Bulegoa, Turismo Kontseilaritza, Real Academia de España en Roma eta Cervantes Institutua. Erromako Udala eta Via Francígena erakundea laguntzaileak dira.