Hakima Flissi, Mississippi Queen eta Nerabe, Artistas en Ruta programan hautatuak
Euskara. Kultura. Mundura.
AIE erakundeak (Entidad de Gestión de los Artistas Intérpretes o Ejecutantes de la música) jada aukeratu ditu 2020 urteko lehen erdian Artistas en Ruta programaren parte izango diren artistak. Hautatuek aipaturiko epean Estatuan zeharreko aretoetan kontzertuak jotzeko laguntza jasoko dute, eta horien artean hiru euskal artista edo talde daude: Hakima Flissi, Nerabe eta Mississippi Queen.

Bi talde bilbotar eta donostiar bat daude 2020 hasieran joko duten artista hautatuen artean. Hakima Flissi abeslari bilbotarrak Gazteako maketa lehiaketa irabazi zuen 2018an eta, geroztik, hamaika kontzertu eskaini ditu Euskal Herrian eta bertatik kanpo. Bere musika estiloak erritmo elektroniko garaikideak jorratzen ditu, eta bere ahotsean soul eta R&B ukituak nabari dira. Mississippi Queen talde bilbotarraren musikan, bestalde, funk, soul eta jazz oinarriak aurki ditzakegu, eta indarrez beteriko zuzenekoetan, euren kantez gain, aipatutako generoetako klasikoen bertsioak eskaintzen dituzte. Azkenik, 2016. urtean Donostian sortutako Nerabe taldeak, hautatuen artean euskaraz abesten duen bakarrak, 80ko hamarkadatik edaten duen pop-rocka eskaintzen du, eta dagoeneko estatu mailako jaialdi entzutetsuetan jotzeko aukera izan du.
Artistas en Ruta programak, hazteko bidean dauden artistei euren lurraldetik kanpoko aretoetan kontzertuak eskaini ditzaten laguntza ematea du helburu. Urtero bi deialdi egiten dira, bata urtarriletik ekainera bitartean eta bestea irailetik abendura bitartean; eta ziklo bakoitzean hautatuak suertatu diren musika talde edota artistek, lautik seira kontzertu eskaini ohi dituzte espainiar estatuan zeharreko areto ezberdinetan, euren komunitate autonomotik at.