Hilabeteko egonaldi artistikoa Galesen, Residency Unlimited-en eskutik

Euskara. Kultura. Mundura.

2015-06-22

Residency Unlimited-ek aukera emango dio artista bati hilabeteko egonaldi artistikoa burutzeko Galeseko Swansea hirian. Horretarako, zozketa bat jarri du abian bere web gunetik saltzen diren txartelen bitartez. Irabazleak joan etorriko bidaia zein egonaldia lortuko ditu, gastu guztiak barne.

Ikusizko artearen arloan jarduten duen profesionala izango da onuraduna, web gune zein portfolio digital baten bitartez 3 urteko eskarmentua froga dezakeena, eta munduko edozein txokotakoa.

Helburua Swansea hiriaren inguruko ikuspegi ezberdina bila dezakeen artista laguntzea da, hiriaren iragana, oraina, gizartea eta arkitekturaren  inguruan hausnartuko duena. Mission Galleryk estudio bat jarriko du artistaren eskura Elysium Gallery Studio-n, baita beste hainbat erraztasun: liburutegira sarbidea, City College Art-eko material teknikoa erabiltzeko aukera, tutoretza saioak, bertako artista eta komisarioekin bilerak…

Mission Gallery-k antolatutako ekimena da, The Jane Phillips Award, Elysium Gallery Swansea eta Residency Unlimited-ekin batera.

Informazio guztia hemen.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.