Hiri-kit. Matxalen de Pedroren gida hiria ezagutzeko

Euskara. Kultura. Mundura.

2015-02-24

Horman Poster kolektiboko kide den Matxalen de Pedrok  “Hiri-kit“ egitasmoa aurkeztu zuen Wroclaweko erresidentzia artistikoen 2014ko deialdira, eta hautatua izan zen.

“Hiri-Kit”-ek hiriko paisaia urbanoan murgiltzeko esperientzia eskaini zuen 2014eko udan  Wroclaw-en, bertako biztanleen eta bisitari baten arteko elkarbizitzaren bitartez, hiria topaleku, memoria, fikzio bilakatuz. Jarraibide batzuk zituen mapa batekin eta batez ere audio-gida batek lagundurik, hiria beste ahots eta begirada baten bitartez zeharkatzeko aukera eman zien bertako biztanleei,  inguru urbanoaren pertzepzio performatiboa proposatuz: bertan galdu eta azalpean hiri berri baten taupadak sentituz. “Hiri-kit”-ek Wroclaw-era lehenengoz iristen den atzerritar baten ikuspuntua jaso zuen: Matxalen de Pedro, euskaldun europarrarena.

Donostian ere praktikan jarri zuten esperientziaren bertsio trinko bat, azaroan, DSS2016k bera egoitzan antolatutako erakusketaren harira. Laburpen-bideo honek erakusten du:

Matxalen de Pedro: HIRI-KIT lanaren laburpen-bideoa

2014.05.06 Egileen eta euren egitasmoen aurkezpen-prentsaurrekoa: Matxalen de Pedro, Maialen Sarasua, Goiatz Labandibar

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.