Hizkuntza ofizialen egoerari buruzko aldizkako txostena bultzatuko dute

Euskara. Kultura. Mundura.

2022-05-26

Euskararen, katalanaren eta galegoaren egoerari buruzko txosten bat bi urtean behin egingo da, kultur sorkuntza ikusarazteko. Irene Larraza Extepare Euskal Institutuko zuzendaria; Pere Almeda Ramon Llull Institutuko zuzendaria; Martín López-Vega Cervantes Institutuko Kabineteko zuzendaria; eta Rosario Álvarez Consello da Cultura Galegako (CCG) presidentea, Galiziako erakundean bildu dira, hizkuntza-aniztasuna eta kultura-aniztasuna babesteko lehen akordioa sinatu eta bi urtera, lan-ildo berriak zehazteko.

Hizkuntzen egoerari buruzko sei hilean behingo txosten horretan hurrengo hilabeteetan hasiko dira lanean, lan-batzorde tekniko bat sortu eta gero. Txostenak aukera emango luke hizkuntza guztietan komunak diren adierazle estatistikoak jaso eta aurrera begirako proposamenak egiteko.

Adostutako ekimenen artean daude kulturarteko eta diziplina anitzeko erakusketa bat sustatzea, sorkuntza garaikidea hizkuntza eta kultura ezberdinetan erakusteko. Ekintza hau ibiltaria izango da, hainbat sektoretako sorkuntza ikusarazteko helburuarekin: musikala, ikus-entzunezkoa, dantza…

Era berean, aurrera egin dute beste ekimen batzuen gauzatzean, hala nola hizkuntza ofizialen arteko literatura-itzulpen garaikidea erraztuko duen prozedura baten artikulazioan.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu