Hizkuntzen Europako Eguna: Miren Agur Meabe
Euskara. Kultura. Mundura.
-
25Ira 2024Lisboa
Irailaren 26an Hizkuntzen Europako Eguna ospatzen da, Europan dagoen hizkuntza- eta kultura-aniztasuna bere nortasunaren funtsezko elementu gisa balioesteko eta sustatzeko helburuarekin.
Irailaren 25ean, Hizkuntzen Europako Egunaren bezperan, Lisboako Instituto Cervantes-en egoitzan, 18:30etan, errezitaldi poetiko eleaniztuna egingo da Iberiar Penintsulako hizkuntzak ordezkatzen dituzten idazleen eskutik hizkuntza-aniztasuna ospatzeko.
Ekitaldia Instituto Cervantes-ek antolatu du, Portugalgo Instituto Camões, Consello da Cultura Gallega, Institut Ramon Llull eta Etxepare Euskal Institutuarekin elkarlanean.
- Miren Agur Meabe, euskara
- Miriam Reyes Carcamo, gaztelania
- Golgona Anghel, portugesa
- Oriana Méndez galegoa
- Miriam Cano Manzano katalana
- Esther Prieto Alonso, asturiera