Hizkuntzen Europako eguna: pluraltasunaren aldeko poesia irakurketa

Euskara. Kultura. Mundura.

Hizkuntzen Europako eguna: pluraltasunaren aldeko poesia irakurketa
  • 26
    Ira 2022
    Frankfurt

Frankfurtek Paris, Berlin eta Napoliren lekukoa hartuko du. Hiri horietan egin ziren, hurrenez hurren 2019, 2020 eta 2021ean, irailaren 26ko Hizkuntzen Europako Eguna ospatzeko ekitaldiak. Aurtengoan, lau poetak beren olerkiak irakurriko dituzte Europako lau hizkuntzata, horietako batzuk hizkuntza gutxituak, Frankfurteko Cervantes Institutuaren egoitzan, 19:00etatik aurrera. Irene Larraza Etxepare Euskal Institutuko zuzendariak eta Castillo Suarez idazleak parte hartuko dute, besteak beste.

Eleaniztasuna sustatzeko erakundeen arteko lankidetzari bultzada emateko asmoz, jardunaldian parte hartu dute Luis García Montero Cervantes Institutuko zuzendariak, María José Gálvez Liburuaren eta Irakurketa Sustapenaren zuzendari nagusiak eta Pere Almeda Ramon Llull Institutuko zuzendariak eta Rosario Álvarez Consello da Cultura Galegako zuzendariak.

Horiekin guztiekin batera olerkariak irakurriko dituzte beren hizkuntzetan: Rosa Berbel-ek (Sevilla, 1997) gaztelaniaz, Yolanda Castaño-k (Santiago de Compostela, 1977) galegoz, Sònia Moll-ek (Bartzelona, 1974) katalanez eta Castillo Suarezek berak (Altsasu, 1976, euskaraz). Gainera, Safiye Can (Offenbach am Main, 1977) poeta alemaniarra alemanez ariko da.

«Todas las voces la voz. Poesía en español, catalán, euskera, gallego y alemán»  zuzenean jarraitu ahal izango da Cervantes Institutuko Directo 1 kanalean eta YouTube-n.

 

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Harpidetu