Hizkuntzen Europako eguna: zazpi ahots pluraltasunaren alde

Euskara. Kultura. Mundura.

Hizkuntzen Europako eguna: zazpi ahots pluraltasunaren alde
  • 24
    Ira 2021
    Napoli

Poesiak josiko ditu Europako zazpi hizkuntzatan mintzatuko diren beste hainbeste lagunen ahotsak. Napoliko hiri italiarrean elkartuko dira Hizkuntzen Europako egunarekin bat egiteko, ‘Europako hizkuntzen eguna: gonbidapena pluraltasunera’ lelopean, Beatriz Chivite Ezkieta nafarra, euskaraz ariko dena; Franco Buffoni, italiarrez irakurriko duena; Alba Cid Fernández idazle galegoa; Maurizio Mattiuzza, friulieraz egingo duena; Jordi Valls Pozo katalana; eta Claudio Pennino, napolieraz mintzatzen den italiarra.

Etxepare Euskal Intitutuak, Instituto Cervantesek eta Consello da Cultura Galegak antolatu duten ekitaldia Castell dell’Ovo aretoan egingo da,  arratsaldeko 18:00etatik aurrera, eta zuzenean jarraitu ahal izango da Instituto Cervantes YouTube kanalean.

Idazleez gain, errezitaldi poetikoan parte hartuko dute, Irene Larraza Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarekin batera, Raquel Caleya Cervantes Institutuko Kultura zuzendariak, María José Gálvez Liburuaren eta Irakurketaren Sustapenerako zuzendari nagusiak, Carlos Maldonado Napoliko Espainiar kontsul nagusiak, Annamaria Palmieri hiriko kultura sailburuak, Rosario Álvarez Galiziako Kulturaren Kontseiluko lehendakariak eta Ferran Ferrando Cervantes napolitarraren zuzendariak.

Azken urteetan Paris eta Berlinen antolatu ziren egun honen bueltako jarduerak.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Harpidetu