Iberiar eta Latinoamerikar Astea: Beatriz Chivite
Euskara. Kultura. Mundura.
-
28Urr 2021Liverpool
Poesia irakurtaldi eta solasaldia egingo ditu Beatriz Chivite Iruindarrak Liverpooleko Unibertsitateak antolatzen duen 2021eko Iberiar eta Latinoamerikar Astean, Etxepare Euskal Institutuaren laguntzaz. Urriaren 28an egingo da ekitaldia, online, Britainia Handiko 18:00etan. Ikasleei zein publiko orokorrari zuzenduta egongo da saioa.
Beatriz Chiviterekiko solasaldian hainbat gai jorratuko dira, hala nola haren praktika poetikoa, hizkuntza gutxitu batean idaztea eta argitaratzea, euskal diaspora edota euskal poesia garaikidea. Elkarrizketarekin tartekatuta, Beatrizek ‘Hirietan’ liburuab argitaratutako olerkien irakurketa egingo du euskaraz, eta ingelesera eta gaztelaniara itzulia agertuko dira pantailan.
Zoom bidezko ekitaldian parte hartzeko, hurrengo erabiltzaile eta pasahitza erabili behar dira: 962 5685 7772 eta +SqH5T*s, hurrenez hurren.
Chivitek honako liburuak argitaratu ditu: ‘Pekineko kea’ (Pamiela, 2017); ‘Metro’ (Arabako Foru Aldundia, 2014, ingelesera ‘The Blue Line’ izenarekin itzulia); ‘Biennale’ (Erein, 2017); ‘Mugi / atu’ (Pamiela, 2019) eta ‘Hirietan / En las Ciudades / Nas Cidades’ (Papeles Mínimos, 2020). Euskal Herrian eta Espainian sari ugari jaso ditu eta bere poesia gaztelaniara, ingelesera, galizierara, eslovenierara, frisierara, gaelikora eta italierara itzuli da.
Liverpoolgo Unibertsitateko Hizkuntza eta Kultura Modernoen Fakultateak antolatzen du Iberian and Latin American Week delakoa.