Idoia, Afrika Bibang eta Dupla, Artistas en Ruta zirkuituan

Euskara. Kultura. Mundura.

2021-10-27

AIE erakundeak antolatzen duen Artistas en Ruta espainiar estatu mailako zirkuituak jada aditzera eman ditu 2022ko urteko lehendabiziko seihilekoan zuzeneko kontzertuak eskainiko dituzten euskal taldeak: Idoia, Afrika Bibang eta Dupla.

Proiektu honen helburua talentu berria publikoari hurbiltzea da. Gaur egun ezagunak diren hainbat talde edo bakarlari Artistas en Rutan parte hartutakoak dira; Olatz Salvador, Zetak, Xabi Aburruzaga, Liher, Anita Parker, Ekiza, La Furia, Nøgen eta Kepa Junkera besteak beste.

Ziklo honek Etxepare Euskal Institutuaren laguntza du.

Idoia

Idoia Asurmendi Garcia comenzó los estudios de Pedagogía musical en el Centro Superior de Música del País Vasco, Musikene, y ahora vive en Donostia. Siempre ha estado rodeada de canciones y desde muy pequeña empezó a experimentar con los instrumentos de su casa. En el instituto conoció a la poeta Maria Oses y así nacieron sus primeras composiciones. En 2020 decidió formar una banda que vistiera sus canciones para grabar su primer disco, “Ilun eta abar”, que será publicado el 23 de abril de 2021.

El verano pasado se vio que el caso de Idoia es uno de los más peculiares de la escena vasca. Con el boca a boca y sin publicar ningún tema, consiguió enlazar conciertos llamativos donde colgó el cartel de “Sold Out” en espacios tan emblemáticos como Jazzaldia, Museo Chillida Leku, Donostia Festibala…

Afrika Bibang

Gurasoak Ekuatore Gineakoak izaki, txikitatik entzun izan du musika beltza: Afrikako musika, soula, reggaea, jazza...

Afrika Bibang 1993an hasi zuen bere musika ibilbidea, eta hasieratik ahotsa izan da bere instrumentua. 2004 arte korista lanak egin ditu bizkaitarrak. Ke No Falte reggae taldean hasi zen, eta gero hainbat urte egin zituen Lekeitioko Etsaiak bandarekin. Fermin Muguruzak ere bere ondoan nahi izan zuen, eta Brigadistak Sound System lanetik aurrera luzaroan kolaboratu zuten. Muguruza izan zen, hain zuzen ere, ‘Afrika’ bakarlana argitaratzera animatu zuena, 2004an.

Atzerrian hainbat urtez ibili ondoren 2019an Euskal Herrira itzuli eta ‘Nomada’ diskoa plazaratu zuen.

DUPLA

DUPLA nekazal ingurune baten musika urbanoa egiten duen taldea da. Hitz esplizituak erabilita, ikutu elektronikoa zein hip-hop-a nahasten dituen pop musika da beraien marka.

Durangoko Azokan bere lehenengo lan kontzeptuala aurkeztu zuten, Folklore izenpean.

Bertan filosofia berritzailearekin bat eginez, haien musika aurkezteko disko zein USB formatuak baztertu eta goxoki musikatuak diseinatu dituzte Duplatxusak. Goxoki hauek estalkian QR kode bat daukate. Mugikorraren bitartez kode hau irakurtzean beraien web-orrira bideratuko du eroslea eta bertan haien musika sarean entzun edo deskargatzeko aukera izango dute.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Harpidetu