Igor Yebra bilbotarra proposatu dute Uruguaiko Sodre balletaren zuzendaritzarako

Euskara. Kultura. Mundura.

2017-09-19

Uruguaiko Sodre Ballet Nazionalak zuzendaritza artistiko lanpostua eskaini dio Igor Yebra dantzari euskaldunari. Erabakia behin betikoa ez bada ere, baletaren gidaritzan 7 urte zeramatzan Julio Boccaren lekukoa hartuko luke horrela Yebrak, Latinoameriketako ballet prestigiotsuenetako batetan.

Bocca bera izan zen dantzari bilbotarra proposatu zuena bere oinordeko modura eta bere proiektua aurkeztera gonbidatu zuena. Dantzariak berak adierazi duenez, ohore bat da maila horretako konpainia batek bera kontuan izatea zuzendaria hautatzeko garaian, eta gogorarazi du oraindik erabakitze fasean dagoen hautua dela.

Víctor Ullateren Balletean debutatu zuen (1988- 1996) Igor Yebrak, eta bakarkako karrera Australian Balletean jarraitu zuen. Geroztik mundu osoko konpainia prestigiotsuekin egin du lana. 2006an bere edantza skola propioa jarri zuen martxan eta bi urte beranduago Amurrio Udal Dantza Eskola abian jartzeko enkargua jaso zuen. 

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu