Igor Yebra izango da Uruguaiko Sodre Ballet Nazionaleko zuzendari artistiko berria

Euskara. Kultura. Mundura.

2017-11-29

"Hunkituta eta eskertuta nago, Uruguaiko Kultura Ministroak eta Sodre Balleteko Zuzendaritza Batzordeak emandako aukeragatik, eta Julio Bocca balleteko ikur handiak nigan jarritako konfiantzagatik”. Igor Yebra dantzari euskaldunak Uruguaiko Sodre Ballet Nazionaleko zuzendaritza postua hartuko du datorren urteko urtarrilean.

Yebra eta Sodre Balletaren arteko harremana, ordea, lehenago hasi zen, 2012an dantzaria La viuda alegre lanaeko protagonista izatera gonbidatu zutenean. Urteak beranduago, eta irailan iragarri zen bezalaJulio Boccak berak –balleteko zuzendaria 2010-2017 artean- gonbidatu zuen Yebra bere proiektu artistikoa aurkeztera, eta argentinako balleteko ikur ospetsu honek zortzi denboraldiren ondoren utzitako hutsunea betetzera. María Julia Muñoz Kultura Ministroak adierazi zuen moduan, joan den irailaren 15ean Sodreko Zuzendaritza Batzordeak Igor Yebrari eskaini zion balletaren zuzendaritza artistiko lanpostua.

Azkenean, dantzariak 2018ko urtarrilaren 28an hartuko du balletaren gidaritza “ilusio handiz, eta ardura handiz, Julio Bocca handiak zortzi denboraldiz egindako lan bikainaren ondoren”.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu